47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Eskudantziak eskuordetzea udaletxeko irisgarritasuna, inguratzaile termikoa eta instalazioak hobetzeko obrak direla-eta

Adiosko Udalak, 2025eko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen den erabakia. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

"1.–Proiektua idatzi duen taldeak aurrekonturako proposatu duen eguneraketa onestea. Proposamen hori sartua dago honako proiektu hau osatzen duten agirietan: "Adiosko udaletxeko irisgarritasuna, inguratzaile termikoa eta instalazioak hobetzeko obrak".

2.–Irisgarritasuna, inguratzaile termikoa eta instalazioak hobetzeko obrak gauzatzeko kontratuaren gastua izapidetzeko lanak aurreratzea. Horrek berekin dakar kontratua exekutatzea, 174.360,41 euroan (BEZa kanpo).

3.–Aurreko puntuan hartutako erabakiaren eraginkortasuna espresuki atzeratzen da, harik eta dagokion aurrekontu-partidaren (1.31522.63200 PIL Udaletxea zaharberritzea) aldaketa behin betiko onetsi arte. Onespen hori, hain zuzen, beste espediente batean izapidetu behar da.

4.–Kontratazio espedientea onestea, bertan jasotzen baitira lizitazioa arautuko duten kontratazioaren plegu arautzaileak (Europako atalasetik beherako prozedura irekia).

5.–Agintzea has dadila lizitazio-prozedura, baita espedientea bideratzea ere, kontratua adjudikatu arte.

6.–Alkatetzako titularrari eskuordetzea behar diren eskudantziak, honako kontratu hau adjudikatzeko eta exekutatzeko erabakiak hartzeko: "Adiosko udaletxeko irisgarritasuna, inguratzaile termikoa eta instalazioak hobetzeko obrak".

7.–Eskuordetzea egiteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eskuordetzeak erabaki honen biharamunean indarra hartuko duen arren."

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Adiosen, 2025eko otsailaren 20an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2502653