47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izendapena

Iturmendiko Udaleko alkateak, 2025eko otsailaren 22an, 7. Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, argitara eman zen Maria Isabel Huarte Martija udal honetako administrari-ofizial izendatzeko proposamena. Interesdunak, bada, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu zituen (deialdia argitara eman zen 2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ean).

Bat etorriz deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin, zeinak honela baitio:

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Iturmendiko Udaleko administrari-ofizial izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Iturmendiko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–M.ª Isabel Huarte Martija Iturmendiko Udaleko administrari-ofizial izendatzea, funtzionarioen araubidean. Izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du 2025eko martxoaren 1ean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ohartaraztea ezen, administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2025eko otsailaren 22an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2502786