2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, prozedura murriztuaren bidez bete dadin lorezaintza-ofizialaren (taldeburua) plaza bat. Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea
2024ko otsailaren 27an, Burlatako alkateak 605/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
"Alkatetzaren 2022ko abenduaren 12ko 2110/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi murriztu bat, bete dadin lorezaintza-ofizialaren (taldeburua) plaza bat, C mailakoa, Burlatako Udalaren zerbitzukoa. Lanpostuak 5.40 zenbakia du plantillan. Deialdia argitaratu zen 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an.
Akats bat aurkitu da deialdiaren 6. oinarrian, eta, horrenbestez, bidezkoa da ofizioz zuzentzea, jarraikiz 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari:
"Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".
Deialdiaren 6.3 oinarria kendu egin behar da, kontra egiten baitio azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari (foru dekretu horrek arautzen du nola baloratu merezimenduak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko), zeina argitaratu baitzen 2024ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an, eta 2024ko azaroaren 23an sartu baitzen indarrean.
Deialdi murriztua argitaratu zen 2024ko abenduaren 12an, 97/2024 Foru Dekretua indarrean sartu ondoren; hortaz, aipatutako foru dekretua jada aplikatu beharrekoa zen. Araudi berriaren arabera, ez da posible euskara baloratzea deialdi batean, baldin sartzeko sistema oposizioa bada.
Ikusirik 6.3 oinarrian euskara merezimendua dela, eta 10 punturekin baloratzen dela, ezabatu behar da, eta, horrenbestez, aldatu behar da oposizioaldiko ariketaren puntuazioa (6.1 oinarria):
Honela dioen tokian:
"Ariketa honetan gehienez ere 85 puntu lortu daitezke, eta bazterturik geldituko dira 42,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak".
Honela behar du:
"Ariketa honetan gehienez ere 95 puntu lortu daitezke, eta bazterturik geldituko dira 47,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak".
Ikusirik Alkatetzaren 357/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zela izangai onartuen behin betiko zerrenda eta erabaki zela oposizioaldiko ariketa 2025eko martxoaren 14an egitea, bidezkoa da ondoriorik gabe uztea Alkatetzaren ebazpen hori.
Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau:
EBAZTEN DUT:
- Erabakitzea deialdiaren 6.3 ezabatzea (deialdia argitaratu zen 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an).
- Ondoriorik gabe uztea Alkatetzaren 357/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen izangai onartuen behin betiko zerrenda eta erabaki baitzen oposizioaldiko ariketa egiteko eguna.
- Atzemandako akatsa zuzentzea, azalpen zatian ezarri bezala.
- Eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 30 egun naturalekoa, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Ez dute eskabidea berriz aurkeztu beharko eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek, argitaratutako deialdirako (deialdia argitaratu zen 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan).
Burlatan, 2025ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2503201