1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
26/2025 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Galipentzuko balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 15eko 4/2025 Ebazpenaren bidez, Galipentzuko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.
2025eko otsailaren 6an egin zuen bilkuran, batzorde mistoak behin betiko finkatu zuen balorazio txostenaren edukia, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Galipentzuko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2025eko otsailaren 6ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Galipentzuko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Galipentzuko Udalera igortzea.
Iruñean, 2025eko otsailaren 21ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2502730