1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
63/2025 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdi hori 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 420/2024 Ebazpenaren bidez, medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea onetsi zen.
Deialdi hori 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.
2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko otsailaren 6an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua, Maite Tellechea Olaiz.
ERANSKINA
Txanda irekia.
Onartuak:
BAIGORRIA, FERNANDO NICOLAS
DIAZ GONZALEZ, JORGE ALBERTO
ERRO ITURRI, BEATRIZ
ESTEVEZ CORO, INGRID
GABARI MACHIN, MARIA MERCEDES
GASQUE SATRUSTEGUI, ALBA
LOPEZ-MENDOZA GARCES, HECTOR
MALDONADO CARCELES, ANA BELEN
MARQUINEZ NORIEGA, SARA
MORALES LORO, IRENE
NEGRETE PEREZ, IDOIA
REQUENA PARRA, MANUEL
SAYÓN OREA, MARÍA DEL CARMEN
VALLE CRISTIA, MONICA MARIA
Baztertuak:
RECALDE ARRECHEA, LUIS FERNANDO
Igoera txanda.
Onartuak:
BARRIUSO LAPRESA, LAURA MARIA
Baztertuak: inor ez.
Desgaitasuna dutenentzako txanda.
Ez dago izangairik txanda honetan.
Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI.
Inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2501743