47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita "Biribilgune bat eraikitzea NA-2409 errepideko 20+600 kilometro-puntuan, Irurtzungo sarreran (Nafarroa)" izeneko proiektua.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 12ko 106/2024 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen "Biribilgune bat eraikitzea NA-2409 errepideko 20+600 kilometro-puntuan, Irurtzungo sarreran (Nafarroa)" izeneko proiektua.

Jendaurreko aldia bukatu da, inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Biribilgune bat eraikitzea NA-2409 errepideko 20+600 kilometro-puntuan, Irurtzungo sarreran (Nafarroa)" izeneko proiektua. 1.233.534,83 euroko aurrekontua du (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean dagoena.

3. Foru agindu hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Irurtzungo Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

NA-2409 errepidean biribilgunea egiteko proiektua (Bi Ahizpe kalea, Irurtzun, Nafarroa

FINKA

ZK.

JABEA

DESJ.
AZALERA
m²

ALDI BAT. OKUP.
AZALERA
m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

IRURTZUNGO UDAL MUGARTEA

IR-01

Senra Iglesias, Dolores Ana

507

2

121A

Lurzorua

IR-02

Irurtzungo Udala

29

80

2

554A

Lurzorua

IR-03

LAKITA SA

13

33

2

486A

Zoladura

IR-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

733

2

735A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2502417