1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
1D/2025 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena eratu dela Asociación por la dignidad del profesorado asociado y sustituto-Irakasle elkartuen eta ordezkoen duintasunaren aldeko elkartea (ADPAS-IEODE) izeneko sindikatua (gordailu-zenbakia: 31100063).
Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.
Gordailutzeko eskaera Eva María Lecumberri Goyeneche andreak egin zuen, 31/2025/000020 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Honako hauek izenpetu dituzte estatutuak eta eraketa-akta, sustatzaileak baitira: Eva María Lecumberri Goyeneche andreak, Alfredo Chourraut Aguirre jaunak, Aitor Garralda Iriarte jaunak, Fernando Carrasco Del Amo jaunak, Jesus Sanchez-Ostiz Gutierrez jaunak eta Luis Eduardo Cuartero Calvo jaunak.
Adierazten da erakundearen helbidea honako hau dela: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Enpresen Kudeaketa Saila, Arrosadia campusa z.g. 31006, Iruña (Nafarroa); lurralde-eremua eskualdekoa da, eta eremu funtzionala estatutuen 3. artikuluan ezarritakoa da.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2501602