1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4642/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez deklaratu baitzen bete gabe gelditu direla mendi-ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Miren Nekane Vizcay Urrutia andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4642/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez deklaratu baitzen bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 3510/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek horiek bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko otsailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502732