1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
452/2025 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jon Pérez Areta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, basozain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1349/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2335/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 2691/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1499/2024 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, hautapen prozesua gainditu eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ekoan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2845/2024 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 16ko 4681/2024 Ebazpenaren bidez izendapenak egin ziren.
Azken izendapenaren ondoren, txanda irekiko izangai Jon Barriola Ezcurra jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion basozain lanpostuan, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu batean zerbitzuak ematen ari zelako, eta, horretan oinarrituta, 2025eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan, Jon Pérez Areta jaunaren aldeko izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, hautapen prozesua txanda irekitik gainditu zuten izangaien zerrendan hura baitzen lehenago proposatutako izangaien ondoren agertzen den izangaia.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Jon Pérez Areta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, basozain lanpostuetan aritzeko, eta 11653 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea. Lanpostu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Koordinazio Unitate Zentralari atxikita dago, B gidabaimena edukitzeko betebeharra du eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502411