47. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

11/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, akats batzuk zuzentzen dituena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 3/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena.

Akats batzuk atzeman direnez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 3/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua aldatzen baita, zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena, bidezkoa da akats horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera. Izan ere, artikulu horrek ezartzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzen ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza eman duen organoari dagokio.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 3/2025 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez aldatzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena. Hauxe da zuzenketa:

Artikulu bakarraren laugarren apartatuan, honako hau dioen tokian:

"4.bis artikulua. Kontabilitate-ekitaldia irekitzea eta ixtea".

Honako hau behar du:

"4 bis artikulua. Kontabilitate-ekitaldia irekitzea eta ixtea".

Artikulu bakarraren bosgarren apartatuan, honako hau dioen tokian:

"1. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidezkoa, egin beharko da idazpenaren xedeko mugimendua, eragiketa edo prozesua gertatu eta hurrengo hogeita lau ordu baliodunetan. Aurrekoa gorabehera, agindu honen 4.2 bis artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen den irekiera-idazpena kontabilitate-ekitaldiko lehen hilabetearen barruan hornitu beharko da".

Honako hau behar du:

"1. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidezkoa, egin beharko da idazpenaren xedeko mugimendua, eragiketa edo prozesua gertatu eta hurrengo hogeita lau ordu baliodunetan. Aurrekoa gorabehera, foru agindu honen 4 bis artikuluaren 2. apartatuaren bigarren paragrafoan aipatzen den irekiera-idazpena kontabilitate-ekitaldiko lehen hilabetearen barruan hornitu beharko da".

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2501614