2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-jarduketarako plan berezia 1269. eta 1268. lurzatietan. Hasierako onespena
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: José Alberto Uriel Rubio.
Tokia: katastroko 1268. eta 1269. lurzatiak.
Xedea: gehieneko eraikuntza-lerrokadurak aldatzea.
Honako honen bidez erregulatzen da izapidea: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Zizur Nagusian, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2502630