45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 928. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Xehetasun-azterketa egitea Esako 2. poligonoko 928. katastroko lurzatian. Azterketaren sustatzailea Esako Udala izan da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2502822