45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Vianako Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Vianako lur-ondasunen balorazio txostena.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Hori dena, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.viana.es/ponencia-de-valoracion/), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Vianan, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2502890