45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gorraizko U.13.22 lurzatiaren xehetasun azterlanean. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa Gorraizko U.13.22. lurzatiari eragiten dion U.13.22 unitatearen xehetasun-azterketan, Carlos Ángel Almagro Fernández-Blancok sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2502619