2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, 2025erako
Honen bidez, aditzera ematen da 2025eko otsailaren 21etik martxoaren 21era bitarte ordainduko dela borondatez trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
Helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira egoki diren banku kontuetan, hots, kontuen titularrek baimendutakoetan, borondatez ordaintzeko egunaren azken egunean, hau da, 2025eko martxoaren 21ean.
Borondatez pagatzeko epean ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak, udal honen kontuan, igorritako ordainketa-abisuan adierazitako horretan.
Epe hori iragandakoan, ordaintzeko dauden ordainagiriek sortuko dituzte legez ezarritako errekarguak eta interesak, eta bide exekutiboaren bidez kobratuko dira.
Likidazio honen kontra honako errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epearen azkeneko egunaren biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Utergan, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2502894