2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Deialdia, irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 815577.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814736).
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren Batzorde Betearazleak, 2025eko otsailaren 11ko bilkuran, erabaki zuen onestea irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako 2025ean dirulaguntzak emateko deialdia, 2025ean hirian interes orokorreko kultur proiektu eta jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoendako.
Deialdiaren testu osoa Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean dago, iragarki honetan adierazitako kodearekin, baita www.tudelacultura.es web-orrian eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoan (Rúa kalea 13, Tutera 31500).
Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2025eko otsailaren 19an.–Presidentea, Iciar Les Urra.
Iragarkiaren kodea: L2502660