2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Irabazi-asmorik gabeko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdia 2025. urterako (Tudela-Cultura EPEL). Laburpena
DDBN (identifikazioa): 815577.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/815577).
A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteak, interes kulturaleko proiektuak eta/edo jarduerak egiten badituzte.
Deialdi honetara aurkezten diren erakundeak legez eraturik egon beharko dute, eta inskribaturik Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroan, bai eta, hala behar badute, Tuterako Udalaren Auzo Elkarteen Erregistroan.
B) Xedea: kultur jarduera eta proiektuak, Tuteran eginak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, eta tokiko enpresa-erakunde publikoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa kaleko 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eska daitezke.
D) Zenbatekoa: guztira, 20.000 euro; proiektu bakoitzeko, gehienez, 3.500 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2025eko otsailaren 18an.–Tudela-Cultura EPELeko lehendakaria, Icíar Les Urra.
Iragarkiaren kodea: L2502577