45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako UB-16 unitateko A eta B lurzatietan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2025eko otsailaren 13an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea "Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako UB-16 oinarrizko unitatean (A eta B lurzatiak)", zeina aurkeztu baitzen 2024ko abenduaren 23an, garatu zitezen AR-2 banaketa areako plan partzialeko determinazio bolumetrikoak eta diseinua, horrela betez 21. artikuluko determinazioak. Artikulu horrek hizpide ditu aipatutako plan partzialeko eraikinei buruzko arauak.

Espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, ondotik ematen den estekan, interesdunek aukera izan dezaten aztertzeko eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkezteko: https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2025/02/Estudio_detalle_UB16_-_SEFYCU_144503.pdf. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2502655