2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2025erako egutegi fiskala
Santakarako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin bilkura berezian, segurtasun juridikoa bermatzeko asmoarekin, ondoren adierazitako erabakiak hartu ditu. Horretarako kontuan hartuz ez dela banakako jakinarazpena egin beharrik aipatu baliabideotan, zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, eta, halaber, hauekin bat etorriz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 77. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluak.
Lehenengoa.–Onestea tributuak eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuk borondatez ordaintzeko aldiak 2025. urterako, bat etorriz kasuan kasuko ordenantza fiskalekin edo prezio publikoak arautzen dituzten arauekin, eta, hala badagokio, baldintza agiriekin, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean tributuen sortzapenari buruz ezarritakoarekin ere. Hauek izanen dira:
1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 1etik martxoaren 31ra.
2. Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:
–Lehen seihilekoa: ekainaren 1etik 30era.
–Bigarren seihilekoa: azaroaren 1etik 30era.
3. Ekonomia jardueren gaineko zerga: azaroaren 16tik abenduaren 15era.
4. Laborantzako herri-lurretako loteen errentamendua:
–Lehenengo seihilekoa: uztailaren 5etik abuztuaren 5era.
–Bigarren seihilekoa (eta urteko mantentze-gastuak): abenduaren 1etik 31ra.
5. Herri-lurretako belarren errentamendua:
–Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.
–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.
–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.
–Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 31ra.
6. Ureztatzeko ura (aspertsioa) herri-lurretako loteetan (Zabala, Olmos eta Arasa): otsailaren 1etik 28ra.
Ordainagiriak helbideratuta ez dauzkaten zergadunek banku-erakunde laguntzaileen bidez egin dezakete borondatezko ordainketa (Santakaran bulegoa duten guztien bidez), ordainagiria aurkeztuta.
Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako 100eko 5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, 100eko 20ko errekargua eragiten du.
Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea dagozkion ondoreetarako, eta honakoa adieraztea: egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.
Santakaran, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2502801