2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzen deialdia, norgehiagokako araubidean, LGTBI kolektiboek proiektuak egin ditzaten 2025ean. Laburpena
DDBN (Identif.): 816549.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/816549).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Onuradun izaten ahal dira dirulaguntza ematea dakarren egoeran dauden pertsonak edo entitateak, baldin eta ondoren aipatzen diren inguruabarretan badaude eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok eragiten ez badie, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak:
–Legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea eskaera aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada. Dokumentazio hori egunean eduki beharko dute.
–Irabazi-asmorik gabekoa izatea.
–Egoitza soziala nahiz zerga-egoitza Iruñean edukitzea edo, diruz lagundutako programa, proiektu, jarduera edo jarduketak Iruñeko udal-mugartean egitea.
–Lankidetza hitzarmenik edo kontraturik sinaturik ez izatea Iruñeko Udalarekin dirulaguntza zer programa, proiektu, ekintza edo jardueratarako eskatu eta horretarako, eta ez jasotzea alor honen edo Iruñeko Udalaren beste edozein alorren dirulaguntzarik, jarduera horiek berak gauzatzeko.
–Dirulaguntzaren xede diren programa, proiektu, jarduera eta jarduketen helburuek deialdi honen xedearekin loturik egon beharko dute.
–Proposatutako helburuak betetzeko behar den egitura abian edukitzea, eta helburu horiek lortzeko beharrezko ibilbidea, esperientzia eta gaitasuna egiaztatzea.
–Egunean edukitzea tributuei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak dirulaguntza ematen den unean. Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du tributu-betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzari buruzkoak egunean dituztela, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du. Era berean, dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik ofizioz egiaztatuko da ez dagoela zorretan Udalaren Diruzaintzarekin.
Berariaz honako hauek daude deialdi honetatik at:
–Pertsona fisikoak.
–Irabazi-asmoa duten enpresa eta entitateak.
–Deialdiaren xedearekin bat ez datozen programa, proiektu, jarduera edo jarduketak aurkeztu dituzten elkarteak eta/edo horiek Udalaren bestelako deialdi espezifiko batean jasotako helburuetarako badira.
–Dirulaguntzen Ordenantzaren 5. artikuluarekin bat, ezin izanen dira diruz lagundu herritarrei oro har irekiak ez diren programa, egitasmo, jarduera eta jarduketak, edo irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak eta beste edozein motatako irizpide diskriminatzaileak aplikatzen dituztenak. Gainera, diruz lagundutako jarduerek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko ikuspegia eduki beharko dute txertaturik.
Aipatutako betekizun guztiak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete behar dira, eta mantendu diruz lagundutako jarduerak irauten duen epean.
Bigarrena.–Helburua.
Dirulaguntzak ematea honako helburu hauek dituzten proiektuak finantzatzeko 2025. urtean: batetik, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen berdintasuna, partaidetza eta presentzia sustatzea gizarteko, ekonomiako, kulturako eta laneko bizitzan –erabateko gizarteratzea lortze aldera–; eta bestetik, hori bultzatzeko ezagutzaren aurrerabidean, ikerketan eta azterlanen eta dokumentazioaren zabalkundean laguntzea. Proiektuek, bestalde, irabazi-asmorik gabeko Iruñeko LGTBI+ elkarte eta entitateek eginak izan behar dute eta/edo Iruñeko udal-mugartean gauzatu behar dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen deialdia, norgehiagokako araubidean, LGTBI kolektiboek proiektuak egin ditzaten 2025.
www.pamplona.es/eu
Laugarrena.–Zenbatekoa.
20.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina.
Aipatutako epetik at aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko.
Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2502804