2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, ekintzaile gazteek enpresak eratu ditzaten 2025. urtean. Laburpena
DDBN (Identif.): 816410.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/816410).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Onuradun izaten ahal dira dirulaguntza ematea dakarren egoeran dauden pertsonak edo entitateak, baldin eta ondoren aipatzen diren inguruabarretan badaude eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok eragiten ez badie, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak:
a) Eskatzaileek 18 eta 35 urte bitarte izatea jarduera abiatzen den egunean. Ondorio horietarako, Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta noiz hartu eta egun hori hartuko da jardueraren hasiera-datatzat. Eskatzailea dirulaguntza-deialdi honetara zein nortasun juridikorekin aurkeztu eta horren arabera, honakoak izanen dira adinari buruzko betekizunak:
–Pertsona fisikoak: 18 eta 35 urte bitarte izatea (bi adin horiek barne) eta unitate ekonomiko bat eratzea.
–Sozietate zibilak, irregularrak, kolektiboak edo komanditario bakunak: bazkideen bi herenek gutxienez (% 66k) 18 urte beteak izatea eta 35 urte ez gainditzea.
–Merkataritzako kapital-sozietateak, lan-sozietateak eta kooperatibak: kapital sozialaren bi heren gutxienez 18 urtetik 35era bitarteko bazkide gazteek jarria izatea.
b) Diruz lagundutako jarduera ekonomikoaren zerga- eta negozio-helbidea Iruñeko udal-mugartean egotea.
c) Entitate eskatzaileak Iruñeko Udalaren Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta hartu izana B.3 apartatuan ezartzen den epean, hau da, 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte.
d) Ezin izanen dute dirulaguntza publikorik jaso arau-hauste oso larriagatik zigortuak izan diren pertsona fisiko edo juridikoek, ez eta administrazio-ebazpen edo epai judizial irmoagatik zigortuak izan direnek ere, Langileen Estatutuko edo aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboko tratu- eta aukera-berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik; sexuagatiko erabaki diskriminatzaileengatik; laneko sexu-jazarpenagatik, edo ez betetzeagatik 2019ko martxoaren 7ko Berdintasuneko Udal Ordenantza (112. NAO, 2019ko ekainaren 11koa) edo 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako edo 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Bigarrena.–Helburua.
Deialdi honen xedea da ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.
Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte (bi egun horiek barne) Ekonomia-jardueren gaineko zergan lehen aldiz alta hartu dutenak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, ekintzaile gazteek enpresak eratu ditzaten 2025. urtean.
www.pamplona.es/eu
Laugarrena.–Zenbatekoa.
60.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta 2025eko urriaren 10ean bukatuko da (hori ere barne).
Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2502767