45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2025erako tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2024ko azaroaren 28an izandako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan (2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 24an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu ordenantza eta tasak, zeinak aldatu baitira lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.

1.–ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

Izapideak txakur arriskutsuen inguruan, 20 euro urtean, bost urtez.

Tasak azterketengatik eta langileak hautatzeko askotariko prozesuengatik: 12 euro.

Errolda agiriak eta ziurtagiriak dohainik emanen dira baldin egoitza elektronikoaren bidez izapidetzen badira.

3.–ORDEZKO BETEARAZPENEN TASAK ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Jarduketaren kostu osoa jasanaraziko da, eta %30 gehituko zaio kudeaketako kostuetan.

5.–ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDOTA EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO

Prezioa urtean 75 euro izanen da, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

6.–ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Zer erabakitzen den, horren araberakoa izanen da. Besterik ezean, 10 euro/m² edo zatikia eremu publikoa okupatzeagatik, urte osoan, jaiegunak barne.

–Bestetako postuak eta barrakak.

2025. urterako, 1.250 euro kobratuko zaizkie urte osoagatik Nafarroako Ferietako Industrialarien Elkarteari eta horren bazkide direnei.

Oro har, Nafarroako Ferietako Industrialarien Elkarteko bazkide ez diren guztiei 20 euro kobratuko zaizkie eguneko.

8.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2024-2025 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen eta balizko aldaketen araberakoak izanen dira.

3.–ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

d. Izapideak bikote egonkorrentzako: 50 euro.

Egintza horietako edozein udalaren lokal batean eginez gero nahitaez garbitu beharko da erabilitako eremu osoa.

Kasu guztietan kobratuko da 50 euroko fidantza, betetzen dela ziurtatzeko.

10.–ORDENANTZA FISKALA, MURCHANTEKO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO EDO JARDUERETAN SARTU, IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oro har, erroldatu gabekoen kuota desagertu egiten da.

–Igeriketa ikastaroak:

Haurrak: 45 euro.

Helduak: 50 euro.

Abonua nahitaezkoa da kasu guztietan.

–Helduendako kirol ikastaroak:

  • Kirol ikastaroak, 2 ordu/astea: 75 euro/hiruhilekoa.
  • Kirol ikastaroak, 3 ordu/astea: 100 euro/hiruhilekoa.
  • Karate ikastaroa: 100 euro/hiruhilekoa.
  • Errutina pertsonala gimnasioan: 15 euro. Barne hartzen ditu lehen aholkularitza saio bat eta bigarren berrikuspen saio bat.
  • Kiroldegiko abonatu txartela galtzea: 5 euro.
  • Gimnasioa doakoa da, baina abonua eduki behar da (edo eguneko sarrera ordaindu).
  • Haurrendako antzerki eskolak: 150 euroko kuota bakarra ikasturte osorako. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da. Behin ikastaroa hasi ondoren, ez da kuota itzuliko.
  • Hezkuntza/Kulturako ikastaroak: eskulanak, 200 euro urtean. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da. Behin ikastaroa hasi ondoren, ez da kuota itzuliko.
  • Atseden hartzeko lantegia: 28 euroko kuota bakarra hilean, hilabete guztietan.

Gazte Etxe berriko kuota:

  • 11 urtetik 15era bitarteko taldea: 50 euroko kuota bakarra hiruhilekoan.
  • 10 urtekoen taldea: 20 euroko kuota bakarra hiruhilekoan.

Inskripzioa egin ondoan, bazkide txartela banatuko da eta, horretarako, nahitaezkoa da argazki bat eramatea. Baja emanez gero, horrek indarra izan dezan, txartel hori itzuli beharko zaio Udalari.

–Ludotekako kuota oporraldietan: 35 euro astean.

Gehienez ere 30 haur asteko (postuak inskribatu ahala beteko dira zorrotz-zorrotz).

–Partikularrek Murchanteko Udalari eskatzen diotenean Udalaren edozein kirol instalazio edo eraikin erabiltzea: 20 euroko kuota bakarra orduko.

–Zenbait jardueratarako sarreren prezioa (kulturalak, kiroletakoak...), doako sarreratik 10 eurokoraino.

Zehazki, 3 euro antzerki amateurretarako eta 6 euro antzerki profesionaletarako.

Kasu bakoitza aztertzen ahalko da.

Araudi orokorra

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izena emanda dauden guztiek kirol instalazioen aurtengo abonua eduki beharko dute edo, bestela, eguneroko sarrera ordaindu.

Prezio hauek urte bateko indarraldia izanen dute, urte naturalarekin bat, baina indarrean jarraituko dute beste batzuk onesten ez diren bitartean.

Udalak prezio horiek edozein momentutan aldatzen ahal ditu hiruhileko bakoitzaren hasieran.

Ordainketak bankuko kontuaren bidez helbideratuko dira, edo txartelaz ordaindu.

Kobratutakoa ezin da itzuli.

Baja emateko edozein ikastarotan edo jardueratan, Murchanteko Udalari jakinarazi behar zaio, hilabete/hiruhileko bakoitzeko lehen egun balioduna baino lehen. Bestela, hilabete/hiruhileko osoa kobratuko da, eta baja hurrengo hilabete/hiruhilekoan hasiko da.

Norbait hiruhilekoa hasita dagoela inskribatzen bada, hiruhileko osoa kobratuko zaio. Ez da onartuko hiruhileko erdien ordainketarik.

Udalak gutxieneko ratioak ezar ditzake jardueretarako.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz dirurik itzuliko.

Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

Udalak hiruhileko nahiz ikastaro bakoitzean ezarriko ditu errekuperatu ezin diren egunak.

Araudi orokor hau jarduera bakoitzerako zehazten ahal du Udalak.

Inork bi ordainagiri pagatu gabe uzten baditu, elkarren segidakoak izan edo ez, jardueratik kanpo geldituko da berehala, aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe.

Izena eman dutenek konpromisoa hartzen dute aurretik ezarritako arau guztiak bete eta onartzeko. Izena emateko unean araudi hau ezagutu eta onartzen dutela adierazten dute.

11.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

OROKORRA

FAMILIA UGARIA EDO GURASOBAKARRA

MINUSBALIOTASUNA < %65

BANAKAKOA

Pentsioduna edo erretiratua

45

-

-

4tik 9 urtera bitartekoak

45

30

30

10etik 15 urtera bitarte

65

50

45

15 urtetik gorakoak

80

60

50

FAMILIAKOA

Erretirodun/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak

65

-

-

Erretirodun/pentsiodun bakarreko bikote ezkonduak

85

-

-

Bikote ezkonduak

120

90

SARRERAK

Adin guztiak (4 urtetik aurrera)

5

4

1. Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beheitiko hiru seme-alaba dituztenak gutxienez, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu. Halaber, familia ugariaren txartela, indarrean dagoena, aurkezten dutenak.

Guraso bakarreko familia izanen da guraso bakar batek eta haren ardurapeko seme-alabek osatutakoa, guraso hori familia sostengatzen duen bakarra bada. Ekonomikoki guraso horren mende egon behar dute seme-alabek. Seme-alabek 21 urtetik beherakoak izan behar dute, edo 26 urtetik beherakoak, ikasten ari badira.

Beraz, guraso bakarreko familia gisa kalifikatzen ahal dira:

–Alargunak eta haien seme-alabak (gainera, bi seme-alabatik aurrera, familia ugariaren titulua eskatzen ahal da, familia ugarien onurak eskuratzeko).

–Amatasunari bakarrik aurre egiten dioten emakumeak, haurdunaldi naturalez edo lagundutako ugalketaz. Bakarrik adoptatzen duten gizonak eta emakumeak.

–Atzerrian subrogatutako haurduntza ez da legezkoa gure herrialdean.

–Banandutako aita edo ama eta haren seme-alabak, guraso horrek zaintza duenean eta seme-alabak ekonomikoki guraso horren mende daudenean.

2. Familia unitateko kide gisa onartuko dira uda partean aldi baterako seme-alabatzat hartzen diren haurrak, eta familiaren bonua haurraren etorrera dataz geroztik egokituko da.

3. Hiru urte bitartekoek sarrera doan izanen dute, eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere bai. %65era iristen ez badira, %25eko deskontua aplikatuko da edozein minusbaliotasun izanez gero.

4. Urteak kontatzeko, jaiotza-urtea hartuko da kontuan, jaiotza eguna eta hilabetea edozein izanda ere.

5. Bikote ezkonduan bakar batek baizik ez badu minusbaliotasun aitortua, edo bakar bat baizik ez bada erretiratua edo pentsioduna, %25eko deskontua eginen da bikote ezkonduen bonuan.

6. Betiere beharrezkoa izanen da hobaria eskatzeko bidea ematen duen egoeraren frogagiria aurkeztea.

7. Deskontuak ez dira metagarriak.

8. Kuota ordaintzen ez dutenei berehala eragotziko zaie Udalaren kirol instalazioetan sartzea. Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 6 euroko gastu erantsia izanen du, itzulketagatik. Eta, hala denean, epez kanpo kobratzearen ondoriozko errekargua, indarra duen legeak ezartzen duen moduan.

9. Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2025/01/01etik 2025/12/31 arte balioko du. Hala ere, indarrean jarraituko dute tasa berriak onetsi arte.

10. Bikote Egonkorren Erregistroan ofizialki inskribatutako bikoteak bikote ezkondutzat hartuko dira.

12.–ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Zerga-tasa izanen da zerga-oinarriaren %4,5. Gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, 30 eurokoa.

Lizentziak izapidetzeko tasa: zerga-oinarriaren %0,20. 50 euro, gutxienez.

Erantzukizunpeko adierazpena izapidetzeko tasa: zerga-oinarriaren %0,20. 15 euro, gutxienez.

13.–ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

2018. urtea eta hurrengoak – Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren hamarreko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako sortzealdi bakoitzeko gehieneko koefizienteen arabera, zeinak urtero eguneratzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko legean (58.2 artikulua) edo antzekoetan, Udalak osoko bilkuran beste koefiziente batzuk finkatzen ez dituen artean.

Bi kasuetan aplikatuko den zerga-tasa: %15.

14.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKAL NAHIZ INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILEREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, eta irabazi-asmoa badute, 20 euro orduko. Idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean.

Udalaz kanpoko akademia batek emandako ingeleseko ikastaroak. 2024/2025 urtea. Lagapen-hartzaileak Murchanteko Udalari 9 euro ordainduko dio orduan ikasturte osoagatik (2024ko irailetik 2025eko ekainera, biak barne). Zenbateko horiek Udalaren banku-kontuan sartuko dira hilabete bakoitzeko lehen astean.

Beste ikastaro batzuk: kasu bakoitza aztertuko da.

45.–ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea (bakarra).

Nitxoak alokatzeko, haien artean batere bereizketarik egin gabe, prezioa hau da: 580 euro unitatea, 30 urterako, zeinak luzatzen ahalko baitira aurrez Udalarekin adostu ondoren, une horretako indarreko prezioa eta aldia ezarrita.

Kolunbarioen alokairuak 310 euroko prezioa ianen du, eta 30 urteko iraupena, zeina luzatzen ahalko baita aurrez Udalarekin adostu ondoren, une horretako indarreko prezioa eta aldia ezarrita.

Murchanten, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2501890