2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez
Deialdi honen xedea da arkitekto teknikoaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzea hautaproben bidez, Lesakako Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.
Lanpostuaren lansariak B mailari dagozkionak izanen dira.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa Udalaren web-orrian kontsultatzen ahal da (www.lesaka.eus), bai eta Lesakako Udaleko herritarren arretarako bulegoan ere (Plaza zaharra 1).
Lesakan, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2502645