45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

4. poligonoko 112., 129., 332. eta 330. lurzatiak desafektatzea, bide-zortasuna eratzeko, mindak biometanizatzeko instalazioan sortutako biogasa kanalizatu dadin. Jendaurreko informazioa

Leringo Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin ohiko bilkuran hasiera batez onetsi zuen desafektazio espedientea, Leringo katastroko 4. poligonoko 112., 129., 332. eta 339. herri-lurzatien 308,91 m² desafektatzeko, Acción Pauliana SL enpresarendako karga eratzeko eta bide-zortasuna ezartzeko, mindak biometanizatzeko instalazioan sortutako biogasa kanalizatzeko. Espedientea enpresak berak sustatu du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Lerinen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2502960