2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Xehetasun azterketa Argiñarizko hiri-lurzoru finkatuko UC-2.3 eta UC-2.6 unitateetan, 1. poligonoko 56. lurzatian. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2025eko otsailaren 14an egin osoko bilkuran hartutako erabaki bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 56. lurzatiaren xehetasun azterketa, Girgillaoko Udalak sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Etxarren Girgillaon, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2502622