45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Desafektazioa, 5. poligonoko 65. lurzatian. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 65.829 m²-ko herri-lurra desafektatzea, "Cuestarrata" alderdiko alderdiko 5. poligonoko 65. lurzatian, ATE & Compactados SLri erabilera lagapena egiteko, 15 urteko epean eta beste bost urtez luzatzeko aukerarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa behin betiko onetsitzat joko da.

Fontellasen, 2025eko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2502680