45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udal Planaren aldaketa I9 EI MI exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Fontellasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 13an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea Fontellasko Udal Planaren aldaketa puntual bat; zehazki, I9 exekuzio-unitatea aldatzeari dagokio, gaur egun eremuak duen jarduera-erabilera etxebizitzakoa izatera pasa dadin. Fontellasko Udalak sustatu du aldaketa.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta argitaratzea, halaber, Nafarroan editatzen diren egunkarietan, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

Fontellasen, 2025eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2502625