2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROKO KONTZEJUA
4. poligonoko 291. eta 253. lurzatien trukea
Erro-Zilbetiko Herri-lurren Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, haren legezko kide kopuruaren legez ezarritako gehiengoz, lurzati batzuen trukea onetsi zuen, ukitutako lurzati guztiek aprobetxamendu hobea izan dezaten: Zelaia kalean dagoen 4. poligonoko 294. lurzatia (Erro-Zilbetiko Herri-lurren jabetzakoa) trukatuko da 4. poligonoko 291. eta 253. lurzatiekin (Leire Cortés Porto eta Iñaki Lizarraga Burgaletaren jabetzakoak).
Hala ezartzen baitute urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 129., 130. eta 131. artikuluek (Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen foru dekretua), dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean paratuko da, 15 egunez, bi kontzejuen iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta erreklemazioak, eragozpenak edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten.
Jendaurreko epea igarota alegaziorik aurkezten ez bada, trukea behin betiko onetsiko da.
Erron eta Zilbetin, 2025eko otsailaren 15ean.–Erroko Kontzejuko burua, Isidro Murillo Oroz, eta Zilbetiko Kontzejuko burua, Simón Olóndriz San Martín.
Iragarkiaren kodea: L2502640