45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2025-2026 aldirako. Jendaurrean jartzea

Oltza zendeako Udalak, 2025eko otsailaren 13ko osoko bilkuran, onetsi zuen Oltza zendeako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa, 2025-2026 aldirako.

Gardentasun atarian dago plan estrategikoaren eduki guztia, Oltza zendeako Udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/0dd405c9-ff72-4d26-9372-ab5af51cd126/

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluari (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oltza zendean, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2502607