1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
135E/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, linea elektrikoen titularrei dirulaguntzak emateko, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan lineak zuzen ditzaten, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat eta Europar Batasunak (Next Generation) finantzaturiko suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren barruan.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen linea elektrikoen titularrei dirulaguntzak emateko bigarren deialdia, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan linea batzuk zuzen ditzaten, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat eta Europar Batasunak (Next Generation) finantzaturiko suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren barruan.
Deialdi horren 15. oinarrian (Inbertsioa gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa-eskaera) honako hau adierazten da: behin diruz lagundutako proiektu bakoitzaren lanak bukatu ondoren eta horien zenbatekoa deialdiaren onuradunak osoki ordaindu ondoren, ordainketaren eskaera egiten ahalko da. Ordainketa bakarra izanen da. Lanak gauzatzeko eta ordainketa-eskaerak egiteko, 2025eko irailaren 5a ezartzen da data bakartzat.
Zerbitzu teknikoek eskatuta, dirulaguntzaren xede diren lanak egin ahal izateko, proposatzen da epea aldatzea. Aldaketari esker, ordainketa eskatzeko eta lanak egiteko epea luzeagoa izanen da, 2025eko irailaren 5ean bukatu beharrean 2025eko urriaren 6an bukatuko baita.
Arau-ekimen honek betetzen ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 6. artikuluan jasotako erregulazio onaren printzipioak. Zehazki, beharrizanaren eta eraginkortasunaren printzipioak betetzen dira: justifikatuta dago interes orokorraren arrazoiengatik, lortu nahi diren helburuen identifikazio argian oinarritzen da; eta, azkenik, helburuok lortzeko tresna egokiena da.
Proposatutako aldaketak ez dakar gastu-gehikuntzarik, ezta aurrekontu-eraginik ere.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1.–Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, linea elektrikoen titularrei dirulaguntzak emateko, lineak zuzen ditzaten, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, Europar Batasunak (Next Generation) finantzaturiko suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren barruan.
–Aldatzen da 15. oinarria, testu hau izan dezan:
Inbertsioa gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa-eskaera.
1. Behin diruz lagundutako proiektu bakoitzaren lanak bukatu ondoren eta horien zenbatekoa deialdiaren onuradunak osoki ordaindu ondoren, ordainketaren eskaera egiten ahalko da. Ordainketa bakarra izanen da. Lanak gauzatzeko eta ordainketa eskaerak egiteko, 2025eko irailaren 5a ezartzen da data bakartzat.
Ulertu behar da:
Inbertsioa gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa-eskaera.
1. Behin diruz lagundutako proiektu bakoitzaren lanak bukatu ondoren eta horien zenbatekoa deialdiaren onuradunak osoki ordaindu ondoren, ordainketaren eskaera egiten ahalko da. Ordainketa bakarra izanen da. Lanak gauzatzeko eta ordainketa eskaerak egiteko, 2025eko urriaren 6a ezartzen da data bakartzat.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 18an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2502654