2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 757. lurzatian. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2025eko otsailaren 3an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea 3. poligonoko 757. katastro-lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Berbintzanako udal planean herrigunearen inguru gisa zehaztuta dagoen baldintza homogeneodun eremuan, Iker Diaz Suescunek sustatua eta Balú Arquitectura SL arkitekto taldeak idatzitako espedientearen araberakoa.
Tresnaren xedea da lurzatirako arau-determinazio hauen aplikazioa aldatzea:
UHParen idatzizko araudiaren 3.3.4 artikuluaren barnean:
A) Okupazioa.
D) Lerrokadurak eta itxiturak.
UHParen idatzizko araudiaren 3.3.5 artikuluaren barnean:
A) Osaera eta materialak.
C) Irekiguneak.
F) Estalkiak.
H) Hegalak.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jarriko da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki jotzen dituen iradokizun eta alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan.
Berbintzanan, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2502582