2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Kultur jarduerak sustatzeko 2025eko dirulaguntzen deialdia. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 815739.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/815739).
Xedea: kultur jarduerak sustatzeko dirulaguntza ematea (2025).
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 2.500 euro.
Onuradunak: herriko elkarteak edo pertsona taldeak.
Oinarri arautzaileak: www.bargota.es.
Laguntzak eskatzeko epea: 2025eko apirilaren 11.
Eskaerak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren erregistro orokor elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez (www.bargota.es).
Bargotan, 2025eko otsailaren 19an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.
Iragarkiaren kodea: L2502626