45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASARTAKO KONTZEJUA

Desafektazioa, 2-277 herri-lurzatiaren zati baten trukea egiteko. Hasierako onespena

Asartako Kontzejuak, 2024ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2-277 herri-lurzatiaren zati baten trukea egiteko desafektazioa, dagokion espedientean jasotakoari jarraikiz eta bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren Herri-lurren Atalak 2023ko azaroaren 16an eginiko txostenarekin (491/SCO/21 espedientea).

Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. eta 144. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da argitalpen hau egin eta hilabeteko epean, interesdunek alegazioak eta erreklamazioak egin ditzaten. Hasierako onespena behin betikoa izanen da ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik egiten.

Asartan, 2025eko otsailaren 18an.–Kontzejuburua, Luisa Lucila Monreal Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: L2502562