2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Deialdia, 2025ean laguntzak emateko maskotak esterilizatzeko kanpainarako. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 814260.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814260).
Deialdi honen xedea da behar den prozedura garatzea, dirulaguntzak emateko deialdi honen bigarren atalean zehazturiko jarduketak egin daitezen. Dirulaguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira. Hala bada, betearazten da Arangurengo Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritakoa, zeina hasiera batez onetsi baitzen 2024ko azaroaren 28an, Udalak osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez. Deialdi honetan aurreikusten ez denerako, Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritakoari jarraikiko zaio. (2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an).
Lehena.–Onuradunak.
Zakurren eta/edo katuen jabe diren pertsona fisikoak, baldin Arangurenen erroldaturik badaude.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da tresnatzat balio dezala animalien abandonua eta tratu txarrak murrizteko, nahi gabeko kumeak jaiotzeagatik. Horretarako, zakurrak eta katuak esterilizatzeko laguntza ekonomikoak emanen zaizkie Arangurengo udalerrian horien jabe diren pertsona fisikoei.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdirako guztira dagoen zenbatekoa 500 euro da, erabilgarri dauden kredituen barnean.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.
Dirulaguntza jasotzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Arangurengo Udalaren Erregistro Orokorrean (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), edo erregistro Orokor Elektronikoan.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da laguntza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2025eko abenduaren 31n, edo horretarako dagoen partida ekonomikoa agortzen denean.
Seigarrena.–Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak egiteko epea.
2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.
Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31n bukatuko da (egun hori barne).
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Ordainketa aginduko da onuradunek eskatzen zaizkien justifikazio-agiriak aurkeztutakoan.
Mutiloan, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2502735