2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Agoizko Udalak, 2025eko urtarrilaren 28an egindako bilkura berezian, Trabajos Catastrales SA enpresak idatzitako Agoizko balorazio-ponentziaren berrikuspen-proiektuari hasierako onespena ematea erabaki du, eta aipatutako dokumentua jendaurrean jarri da 20 egun balioduneko epean, onarpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, adierazi da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal izan ditzaten.
Agoitzen, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2502581