2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
65 urtetik gorakoendako eta/edo desgaitasunen bat dutenendako jantokiko zerbitzua emateko prezio publikoaren araudia. Onespena
Antsoaingo Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsi zuen honako proposamen hau:
"Ikusirik Antsoainen 65 urtetik gorakoendako eta/edo desgaitasunen bat dutenendako jantokiko zerbitzua emateko prezio publikoaren araudia.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28 artikuluan ezarritako prezio publikoen erregulazioaren babesean.
Aintzat hartuta aipatu foru legearen 35. artikuluan jasotakoa, Udalbatza da Nafarroako toki entitateetako prezio publikoak ezartzeko organo eskuduna.
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea araudia, 65 urtetik gorakoendako eta/edo desgaitasunen bat dutenendako jantokiko zerbitzua emateko prezio publikoei buruzkoa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.
Antsoainen, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
ANTSOAINEN 65 URTETIK GORAKOENDAKO ETA/EDO DESGAITASUNEN BAT DUTENENDAKO JANTOKIKO ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAREN ARAUDIA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz 2/1995 Foru Legeari, hain zuzen ere, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.
Zerga-egitatea.
2. artikulua. Antsoaingo jantokiko zerbitzua emateko bi modalitate daude: presentziala eta etxez etxekoa.
Subjektu pasiboa.
3. artikulua. Jantokiko zerbitzua erabiltzen duten pertsonak izanen dira prezio publiko hauen subjektu pasiboak.
Ordainarazpenaren kudeaketa.
4. artikulua. Zenbatekoa.
Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten da kasu bakoitzerako prezio publikoen tarifak ezartzea.
5. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.
1. Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra sortzen da zerbitzua ematen hasten denetik. Hala ere, jarduera hasi aurretik zenbateko guztia edo haren zati bat ordaintzeko eskatzen ahalko da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 34. artikuluari.
2. Nahitaezkoa izanen da zerbitzuaren onuradunek prezio publikoa ordaintzea, kasu bakoitzean ezarritako modu eta tokian.
3. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
4. Aipatutako epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, bat etorriz uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuarekin.
Organo eskudunak.
6. artikulua. Udalbatzari dagokio eskumen hau: gehienbat 65 urtetik gorakoendako eta/edo desgaitasunen bat dutenendako jantokiko zerbitzua emateko prezio publikoaren funtsezko elementuak edo elementu konfiguratzaileak zehaztekoa, alegia.
7. artikulua. Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zaio zerbitzua gauzatzeko eta arau hau garatzeko behar diren agindu guztiak onesteko eskumena, bereziki prestazioaren zenbatekoa zehazteari dagokionez, bai eta ordainketa-metodoei eta prezioetan egon daitezkeen hobariei eta salbuespenei dagokienez ere; hori guztia, TAOLaren 23. artikuluaren 2. apartatuko b letran eta TOFLaren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
AZKEN XEDAPENA
Arau honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iragarkiaren kodea: L2503239