Iragarkia
45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
40E/2025 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2025eko dirulaguntza deialdia. DDBN identifikazioa: 815323.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.
Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren helburua da, besteak beste, titulartasun eta erabilera publikoko azpiegiturak eta ekipamenduak, abeltzaintzarekin zuzeneko lotura dutenak, sustatzen laguntzea. Nafarroako toki erakunde askoren eskaria da abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzen deialdia egitea.
Urte anitzeko gastua denez, eta 600.000 eurotik gorakoa, Nafarroako Gobernuak onetsi behar du. Gobernuak 2024ko azaroaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, 2026ko ekitaldirako, abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2025eko deialdiaren gastuak finantzatzeko.
Baimen hori 1.300.000 euroko gasturako da.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, 73. artikuluan, inbertsioetarako laguntzak ezartzen ditu. Izan ere, erregelamendu horrek arauak ezartzen ditu Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan, egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita.
Batzordearen 2022ko abuztuaren 31ko Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoa onetsi zen Europar Batasunaren laguntzarako, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatzen baitute.
Plan Estrategiko horretan jasoa dagoen 6843.2 neurriak (Nekazaritzako azpiegituretan lehiakortasuna sustatzeko inbertsioak egiteko laguntzak) SO2 helburua (Nekazaritzako ustiategiak hobeki orientatzea merkatura eta haien lehiakortasuna handitzea, arreta handiagoa eskainiz ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari) lortzen laguntzen du.
Deialdiaren eranskinetan sartutako hautapen irizpideek 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordearen adostasuna dute, eta 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren Kudeaketa Agintaritzak berrikusi ditu 2024ko azaroaren 28an.
Honako erregelamendu hauek aplikatu behar dira:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, arauak ezartzen dituena Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan, egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz –zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita–, eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena. Nolanahi, aukera ematen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, 1305/2013 (EB) Erregelamendua baldintza berberetan aplikatzen jarraitzeko, landa garapenerako programak gauzatzean, 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programa horien esparruan onuradunek hartutako konpromisoei eta egindako eta erakunde ordaintzaileak ordaindutako gastuei.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.
2021/1030 (EB) Erregelamenduaren 19. artikulua, III. tituluko II. kapitulua, 28. artikuluaren lehenengo paragrafoko c) letra izan ezik, eta 46. eta 48. artikuluak aplikatuko zaizkio LGENFek finantzatutako laguntzari.
Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da.
Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru dekretu horren bidez arautzen baita Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza sistema eta funtzionamendua. Aipatu xedapen horren bidez, ahalmena ematen zaie Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari eta, kasua bada, zuzendari nagusiei, bakoitzak bere eskumenen esparruan, foru dekretu hori garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritzako funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Oinarri arautzaileak onestea.
Abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzak 2025. urtean arautuko dituzten oinarri arautzaileak onesten dira, I. eranskinean jasotzen den moduan, bai eta II.etik XIV.era bitarteko eranskinak ere, ebazpen honetan jaso bezala.
2. Deialdia onestea.
Abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen deialdia onesten da, 2025eko ekitaldirako.
3. Aurrekontuko kredituak.
Deialdi honek sortzen dituen gastuei erantzuteko, 1.300.000 euroko gastua baimentzen da 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den partidaren kargura, zeina 2025eko aurrekontuko "710006 71500 7609 414303 NPEPE LGENF 2023-2027. Abeltzaintzako toki azpiegituretako inbertsioak" partidaren baliokidea izanen baita; hori guztia, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago, aurre egiteko ebazpen honetako I. eranskinean arautzen den deialdiari.
4. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 40 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Laguntzak aplikatzeko baldintza.
Europako Batzordeak 6843.2 neurriari buruz (Nekazaritzako azpiegituretan lehiakortasuna sustatzeko inbertsioak egiteko laguntzak) xedatzen duenak baldintzatuko du ebazpen honetan xedatutakoaren aplikazioa. Ildo beretik, Europako Batzordearen eskakizunei erantzuteko asmoz neurri horretan egiten den edozein aldaketak berekin ekarriko du ebazpen honetako laguntzei buruzko oinarri arautzaileak egokitzea.
6. Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeak.
Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeak dira 6613 neurriaren (Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetarako laguntzak) zerrendetan agertzen direnak.
7. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.
Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.
8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
9. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute erakunde interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
10. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
ERANSKINAREN ZENBAKIA | IZENA Onestea abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia, 2025. urterako |
I. eranskina | Abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2025ko deialdiaren oinarri arautzaileak |
II. eranskina | Abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzen eskaera |
III. eranskina | Proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukia |
IV. eranskina | Inbertsio moduluak |
V. eranskina | Kostuen moderazioaren justifikazioa |
VI. eranskina | Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde |
VII. eranskina | Herri-ondasunak arautzeko ordenantzak izatearen ziurtagiria |
VIII. eranskina | Titulartasun publikoari buruzko ziurtagiria |
IX. eranskina | Konpromisoen adierazpena |
X. eranskina | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan deialdiaren aurreko urteko urriaren 1ean inskribatuta dauden eta toki erakunde eskatzailean helbidea duten abeltzaintzako ustiategien AzLUen (azienda larriko unitatea) zerrenda. |
XI. eranskina | Herri-lurretako aprobetxamendu kanonari buruzko adierazpena |
XII. eranskina | Abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzen proiektua aldatzeko eskaera |
XIII. eranskina | Ordainketaren eskaera |
XIV. eranskina | Ziurtagiria, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko |
I. ERANSKINA.–ABELTZAINTZAKO TOKI AZPIEGITURAK SORTZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZEN 2025EKO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta aplikazio-eremua.
Oinarri hauen xedea da toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzak, 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren barnekoak, 2025. urtean arautzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren esparruan. Izan ere, erregelamendu horrek arauak ezartzen ditu Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan, egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita.
2. oinarria.–Neurriaren helburua.
1. Bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin eta, halaber, Batzordearen 2022ko abuztuaren 31ko Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen Espainiako 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoan xedatutakoarekin, neurri honen azken helburua da titulartasun eta erabilera publikoko azpiegiturak eta ekipamenduak, abeltzaintzarekin zuzeneko lotura dutenak, sustatzen laguntzea.
2. Horrekin loturiko berariazko helburutzat hartzen da nekazaritza ustiategiak hobeki orientatzea merkatura eta haien lehiakortasuna handitzea epe laburrean eta luzean, bereziki, arreta handiagoa eskainiz ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari.
Neurri honekin premia hauei erantzunen zaiela uste da:
–Nekazaritza ustiategiak eta nekazaritzako elikagaien enpresak eta nekazaritzako enpresa eraldatzaileak lehiakorragoak eta jasangarriagoak izatea epe luzera, arreta berezia eskainita lehiakortasuna kolokan dutenei, inbertsio indibidual eta kolektiboak eta ekoizpen kostuak optimizatzea ahalbidetuko duten tresnak sustatuz eta lagunduz (lehiakortasuna eta jasangarritasuna).
–Nekazaritza ustiategien produktibitatea eta jasangarritasuna hobetzea, ekoizpen eredu jasangarriagoetarako trantsizioa erraztuz (produktibitatea eta jasangarritasuna).
–Elkarteetan integratzen eta eskalako ekonomiak sortzen laguntzea, ustiategien alderdi ekonomikoa handitzea eta ekoizpen sektorearen atomizazioa murriztea.
3. oinarria.–Onuradunak.
Nafarroako toki erakundeek eskuratzen ahal dituzte ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzak.
4. oinarria.–Onuradunen eta inbertsioen onargarritasun irizpideak.
1. Aurreko oinarrian deskribatutako erakundeak izaten ahal dira neurriaren onuradun, inbertsioak Nafarroan egiten badituzte eta jarduketa diruz lagungarri baten xedeko lurren edo eraikinen titularrak badira edo haiek erabiltzen ahal badituzte. Lurralde erakundeak ez direnek ere jasotzen ahal dituzte dirulaguntzak, erabilera publikoko lurraldea kudeatzen badute.
2. Inbertsioak diruz lagungarriak izanen dira baldin eta onartuak izateko baldintza hauek betetzen badira laguntza eskaera (II. eranskina) Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoaren bidez (Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian, www.nafarroa.eus helbidean dute eskura onuradunek) aurkezten den egunean:
a) Diruz lagungarriak izanen dira agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondotik egindako gastuak soilik, salbu eta proiektua edo memoria teknikoa erredaktatzeko gastuak. Inbertsioak ezin izanen dira hasi laguntzaren eskaera aurkeztu baino lehen. Hasi badira, laguntza eskaera itxi eta artxibatu eginen da.
b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.
5. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.
1. Honako hauek dira kostu diruz lagungarriak:
a) Urez hornitzeko jarduketa txikiak sustatzea, abeltzaintzari eta abereen elikadurari lotuak, hala nola askak, putzuak eta beste.
b) Bide publikoak eta larreetarako eta abeltzaintzako ustiategien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzea. Ez da dirulaguntzaren xede izanen lurzatiak biltzeko jarduketetan egindako bideak hobetzea, baldin obrak entregatzeko ebazpenak edo agiri baliokideak ez baditu 15 urte baino gehiago.
c) Inbertsioak energia berriztagarrietan eta teknologia berrietan, abeltzaintzako toki azpiegituretarako.
d) Udal eskortak sortzea eta/edo hobetzea.
e) Abeltzaintzarekin zuzenean lotutako zerbitzuen ekipamendu publikoetarako eraikinak egin edo zaharberritzea.
f) Herri-basoetan larreei lotutako azpiegiturak eta hornidurak: idoiak, itxiturak, ur hodiak, tratamendu-eskortak, langa kanadarrak, etab. Abeltzaintzako itxituren mantentze-lanak ez dira diruz lagunduko, hala nola, alanbreak tenkatzea, aske dauden alanbreak jostea edota granpilloiak ezartzea. Belar-sastrakak garbitzea ez da diruz lagunduko.
2. Dokumentazio teknikoari dagokion dirulaguntza ordainduko da baldin eta ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.
3. Kostuen moderazioa obra proiektuei edo memoria baloratuei aplikatuko zaie ebazpen honen 13. oinarrian jasotako erreferentziak kontuan hartuta.
4. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.
6. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.
1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak honako laguntza hauek banatzen ahalko dizkie ebazpen honetako baldintzak betetzen dituzten toki erakunde eskatzaileei:
a) Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeen kasuan, hau da, 2023-2027ko NPEPEko 6613 neurriaren (Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetarako laguntzak) zerrendetan agertzen direnetan, inbertsio diruz lagungarriaren %60 jasoko dute. Inbertsio diruz lagungarriaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izanen da espediente bakoitzeko.
b) Gainerako toki erakundeen kasuan, inbertsio diruz lagungarriaren %40. Inbertsio diruz lagungarriaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izanen da espediente bakoitzeko.
c) Espedienteak ez dira diruz lagungarriak izanen baldin eta inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa ez bada 4.000 euro baino handiagoa.
7. oinarria.–Gastu diruz lagungarria.
1. Gastu diruz lagungarria izanen da gastu hauen benetako kostua, BEZa gabe: obra egiteko lanen gastu guztiak; proiektua edo memoria teknikoa idazteko gastuak; obra zuzentzekoak; segurtasun eta osasunekoak; higiezinak, makineria eta ekipamenduak lortzekoak, bai eta, kasua bada, teknologia erostearekin lotutako inbertsio materialekoak ere.
Proiektua edo memoria teknikoa idazteko gastuei dagokien gastu diruz lagungarria lanak kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuaren %5 izanen da, gehienez, eta obra zuzendaritzari dagokion gastu diruz lagungarria lanak kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuaren %6 izanen da, gehienez. Batean zein bestean, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak moderatutako aurrekontua erabiliko da kalkulurako.
Lanak kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuak barne hartzen ditu administrazioak onartu duen inbertsio moderatua (lanen gauzatze materialaren aurrekontua), gehi gastu orokorrak (horiek, gehienez ere, lanen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %10 izanen dira), eta industria mozkina (gehienez ere, lanen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %5 izanen da).
2. Inbertsioak, osorik edo hein batean, norberaren baliabideekin edo auzolanean egiten badira, gastu diruz lagungarrietan ez dira sartuko, dagokien proportzioan, eskulanaren kostua, gastu orokorrak eta industria mozkina. Aurrekoa argi eta garbi zehaztuko da proiektuaren separata batean, eta laguntzen eskaeran dagokion laukitxoa markatuko da (II. eranskina). Auzolantzat hartuko dira herriko biztanleek egindako lanak, herriarekin kontratu-harremanik izan gabe.
8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira):
2.1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan deialdiaren aurreko urteko urriaren 1ean inskribatuta dauden eta toki erakunde eskatzailean helbidea duten abeltzaintzako ustiategien AzLUen (azienda larriko unitatea) zerrenda. Gehienez ere 20 puntu emanen dira. X. eranskinaren bidez emanen da horren berri. Egiaztatuko da zein ziren, deialdiaren aurreko urteko urriaren 1ean, toki erakunde eskatzailean kokatutako abeltzaintzako ustiategiak eta haien AzLUak, eta, lortutako zifren arabera, graduazioa hau izanen da:
- 0 AzLU eta < 150 AzLU: 5 puntu.
- ≥ 150 AzLU eta < 750 AzLU: 10 puntu.
- ≥ 750 AzLU: 20 puntu.
2.2. Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetan eta KBE eremuetan kokatutako toki erakundeek (Nafarroako Foru Komunitateak eta Europar Batasunak onartzen duten indarreko ziurtapen ofizialaren arabera) egiten dituzten inbertsioak eta KBEetan (kontserbazio bereziko eremuak) egiten diren jarduketak. Gehienez 25 puntu lortzen ahalko dituzte. Lortutako zifren arabera, graduazio hau izanen da:
–Goi mendialdeko eskualdeak: 5 puntu.
–Mendialdeko eskualdeak: 3 puntu.
–Muga naturalez bestelako muga naturalak dituzten eskualdeak: 1 puntu.
–Sute-arrisku handiko eskualdeak: 2 puntu. Sute-eremu homogeneoak (PYROMAS) dituzten toki erakundeak, batez beste erretako eremuaren portzentajea ≥ %0,22koa dutenak.
–KBEak: 18 puntu. Portzentaje batez biderkatuko da: KBE eremuan eginen diren lanen GMA (gauzatze materialaren aurrekontu) diruz lagungarriari, moderazioa egin ondokoari, guztizko GMA diruz lagungarriaren aldean dagokion portzentajeaz.
2.3. Aprobetxamendu kanona: herri-ondasunen aprobetxamendu kanona ezarrita duten toki erakundeak. Puntuazioa mailakatua izanen da, kanonaren kudeaketa-urteen arabera, honela:
–Deialdia argitaratu aurreko urtean kanona izateagatik: 1 puntu.
–Deialdia argitaratu aurreko bi urteetan kanona izateagatik: 3 puntu.
–Deialdia argitaratu aurreko hiru urteetan edo gehiagotan kanona izateagatik: 5 puntu.
2.4. Interes soziala, ekonomikoa eta teknologikoa. Proiektuetan abeltzaintzaren sektorerako interes soziala, ekonomikoa eta teknologikoa duten jarduketak sartzen dituzten toki erakundeek gehienez ere 50 puntu eskuratzen ahal dituzte:
2.4.1) Lurzatiak biltzeko prozesuen ondoriozko azpiegiturak: 50 puntu, finka berrien behin-behineko jabetza hartu eta hurrengo hiru urteetan lurzatiak biltzeko prozesuen ondorioz hasitako nekazaritzako eta abeltzaintzako toki azpiegiturak berrezartzeko eta berregituratzeko inbertsioen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriak, moderazioa egin ondokoak, egiten duen portzentajearekin biderkatuta.
2.4.2) Behi-aziendan tuberkulosia kontrolatzen laguntzen duten ur hornidurarako azpiegiturak: 50 puntu, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriak, moderazioa egin ondokoak, egiten duen portzentajearekin biderkatuta. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuari eskatuko dio tuberkulosiak intzidentzia duen toki erakundeen zerrenda.
2.4.3) Inbertsioak energia berriztagarrietan eta teknologia berrietan, abeltzaintzako toki azpiegituretarako: 50 puntu, abeltzaintzako toki azpiegituretarako egiten diren energia berriztagarriko eta teknologia berrietako inbertsioen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriak, moderazioa egin ondokoak, egiten duen portzentajearekin biderkatuta.
2.4.4) Abereen elikadurarekin eta beste helburu batzuk dituen ur hornidurarekin lotutako azpiegiturak: 40 puntu, abereen elikadurarekin eta beste helburu batzuk –tuberkulosiaren kontrolaz bestelakoak– dituen ur hornidurarekin lotutako azpiegituretan inbertitzeko lanen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriak, moderazioa egin ondokoak, egiten duen portzentajearekin biderkatuta.
2.4.5) Udal eskortak eta abeltzaintzako ekipamendurako eraikinak eraiki edo zaharberritzea, bai eta herri-basoetan larreak hobetzeko azpiegitura eta ekipamendua ere: 30 puntu, udal eskortak eta abeltzaintzako ekipamendurako eraikinak eraiki edo zaharberritzeko, baita herri-basoetan larreak hobetzeko azpiegitura eta ekipamenduetarako ere, eginen diren lanen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriak, moderazioa egin ondokoak, egiten duen portzentajearekin biderkatuta.
2.4.6) Bide publikoak eta larreetarako edo abeltzaintzako ustiategien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzea: 20 puntu, bide publikoak, abelbideak eta larreetarako edo abeltzaintzako ustiategien guneetarako sarbideak sortzeko eta hobetzeko lanen gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriak, moderazioa egin ondokoak, egiten duen portzentajearekin biderkatuta.
9. oinarria.–Norgehiagokako prozedura aplikatzeko era.
1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da, 8. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, betiere deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe.
2. Berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko hiru irizpide ezartzen dira, hurrenkera honetan aplikatuko direnak:
–Lehenik, baremoaren atal honetan puntuazio handiena lortu duten eskatzaileak lehenetsiko dira berdinketa hausteko: muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetan eta KBE eremuetan egiten diren jarduketak.
–Bi proiekturen edo gehiagoren arteko berdinketak jarraitzen badu, baremoaren atal honetan puntuazio handiena lortu duten eskatzaileak lehenetsiko dira: interes soziala, ekonomikoa eta teknologikoa.
–Berdinketak jarraitzen badu, eskatzaile hauek lehenetsiko dira: ratio txikiena dutenak, gauzatze materialaren aurrekontua, moderatu ondokoa, aurkeztutako eta baliozkotutako azienda larriko unitate kopuruarekin zatituta ateratzen dena (AzLUen kopurua zero bada, 0,01 AzLU aplikatuko dira, inkongruentzia aritmetikoak saihesteko).
3. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntza emateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea.
4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.
10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Laguntza honen onuradun diren toki erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:
1. Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera adjudikatzea. Edonola ere, toki erakundeak diruz lagundutako inbertsioen %100 bitarte kontrata dezake.
2. Hartutako funtsak dirulaguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla frogatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatzeko.
3. Dirulaguntza ematen duen ebazpen proposamena egiten denean, ez urratzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan erakunde onuraduna izateko ezarritako debekuetatik bat ere eta, zehazki, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Bestela, ez da laguntzarik emanen.
4. Ebazpen honetan xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzea.
5. Diruz lagundutako inbertsioen iraunkortasun konpromisoa: erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du inbertsioan aldaketa garrantzitsurik ez egiteko 5 urtean, erakunde onuradunarentzako laguntzaren azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik gertatzen bada, 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera. Aldaketa garrantzitsutzat hartuko dira inbertsioaren izaera edo laguntza emateko baldintzak ukitzen dituztenak.
6. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari jakinaraztea xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jaso direla; horren berri ematen ez bada, laguntzaren %100 itzuli beharko da.
11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.
1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira erakunde onuradunak bere gain hartzen dituenak bost urtez haiei eusteko konpromisoa hartuta, erakunde onuradunari laguntzaren azkeneko ordainketa egitea onesten duen ebazpenaren egunetik hasita.
2. Espediente eta erakunde onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzitsurik ez egitea.
3. Oinarri honen 1. atalean aipatzen den konpromisoa ez betetzat joko da baldin honako hau gertatzen bada bost urteko epean (behin erakunde onuradunari inbertsio edo/eta gastuetarako laguntzaren azken ordainketa egitea onesten duen ebazpenaren egunetik):
a) Inbertsioaren izaera, funtzionaltasuna edo gauzatzeko baldintzak aldatzea.
b) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea.
c) Diruz lagundutako inbertsioaren erabilera aldatzea edo etetea.
d) Diruz lagundutako inbertsioen obra unitateak gutxitzea.
4. Aurreko atalean aipatzen den konpromisoa ez betetzea mailakatuko da jarraian zehaztuko diren irizpideen arabera, eta, horren arabera, laguntzak itzultzeko ehunekoak sortuko dira, eta, kasua bada, legez ezarritako interesak gehituko dira:
a) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.
b) Diruz lagundutako inbertsioa abeltzaintzakoa ez den erabilera batera aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.
c) Diruz lagundutako inbertsioen erabilera etetea: laguntzaren %50 itzuli beharra. Hilabeteko epean erabilera berriro hasten ez bada, laguntzaren %100 itzuli beharko da.
d) Diruz lagundutako inbertsioen unitateak gutxitzea, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko baldintzak izaten direnean (2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera): gutxitutako unitateei dagokien laguntzaren %100 itzuli beharra. Hilabeteko epean unitateak berrezartzen badira, berrezarritako unitateen laguntzaren %50 itzuli beharko da.
12. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazio osagarria.
1. Eskaerak aurkezteko epea 40 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Laguntza eskaerak Nafarroako Gobernuko tramiteen katalogoa erabiliz tramitatuko dira; Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago onuradunen eskura, www.nafarroa.eus helbidean.
3. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, egin gogo diren jarduketa guztiak azaltzen dituena.
4. Gainera, eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Proiektu teknikoa, teknikari kualifikatu batek egina, non azalduko baita zein den dirulaguntzaren xedeko jarduketa, eta frogatuko baita lotura zuzena duela abeltzaintzarekin eta, kasua bada, abeltegiekin. Lanen gauzatze materialaren aurrekontua 30.000 eurotik beherakoa den inbertsioen kasuan, memoria tekniko baloratua aurkezten ahalko da. Bi dokumentu horiek III. eranskinean deskribatutako gutxieneko edukia izan beharko dute. Tuberkulosia kontrolatzeko beharren aipamen esplizitua eginen da, edo osorik edo zati bat auzolanean eginen den.
b) Behar diren baimenak eta lizentziak:
b.1) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dagokion ingurumen-baimena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 29ko 47E/2024 Foru Aginduarekin bat etorriz, zeinaren bidez mendi eta oihan-lursailetako jarduketak baimentzeko prozedura sinplifikatuak arautzen baitira, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dagokion ingurumen-baimena, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen araberakoa, beharrezkoa den kasuetan, Foru Lege berriaren 7. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz, edo jarduera sailkatuaren udal lizentzia (aipatutako legearen IV. eranskina). Baimena deialdi honetara aurkezten den proiekturako emanen da.
b.2) Aurreko ataleko prozedura sinplifikatuak erabiltzerik ez dagoenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ingurumen baimena, bat etorriz Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearekin, beharrezkoa den kasuetan, adibidez: baso lurzoruaren gainean bide azpiegitura berriak eraikitzea, edo azpiegitura horien kaxa zabaltzea, baso lurzoru gehiago okupatuta, eta baso lurzoruaren gainean idoi berriak eraikitzea, baita horien ur hodiak ere. Ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 7. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera ingurumenean esku-hartzeari buruzko tresnen mende dauden jarduerak eta instalazioak.
b.3) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren baimena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110. artikuluarekin. Aipatutako 110. artikuluaren arabera, jarduketa hauek salbuetsita daude, eta, hortaz, ez dute lege horren esparruko baimena eduki beharrik:
–Lehendik dauden eraikin edo instalazioetako esku-hartzeak, non ez diren jarduera edo erabilera aldatzen, ezta bolumena handitzen ere, eta non ez den beharrezkoa zerbitzuak berriz eskatzea.
–Instalazio edo eraikin txikiak eraiki edo ezartzea, lanabesak gordetzeko edo etxeko abereei aterpea emateko, baldin eta guztira 15 metro koadroko azalera gainditzen ez badute.
–Lurzatiaren itxiturak.
–Lehendik dauden nekazaritza- edo abeltzaintza-instalazioen zabalpenak, baldin eta, orokorrean, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen departamentuaren baimenaren bidez eraikitako azalera %20 handitzen ez bada eta zerbitzu berririk eskatzen ez badute.
–Lurrei eusteko lanak, lur mugimenduak eta mendiko pistak edo bideak irekitzea, baldin eta ez badaude lotuta eraikuntzako jarduera edo erabilerak ezartzeari, erauzketa lanei edo hondakindegiak ezartzeari.
Beharrezko baimenak izanez gero, baliozkoak izanen dira, baldin eta indarrean badaude eta laguntza eskatu aurreko data badute. Laguntza eskaera tramitatu aurretik behar diren baimenak izan ezean, baimen horien eskaeraren kopia aurkeztu beharko da. Baimen eskaerek laguntza eskaeraren egunekoak edo lehenagokoak izan beharko dute. Baimenak edo horien eskaerak laguntza eskaeraren ondokoak badira, laguntza eskaera itxi eta artxibatu eginen da. Edonola ere, ezin izanen zaie dirulaguntzaren xedeko lanei ekin harik eta aldeko baimena eta dagokion lizentzia eduki arte.
c) Toki erakundearen ziurtagiria, adierazten duena badagoela herri-ondasunen aprobetxamendua erregulatzen duen ordenantza bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialeko zer zenbakitan eta zer egunetan argitaratu zen ere jasota, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera. Lurralde entitateak ez diren toki erakundeen kasuan, larreen aprobetxamenduari buruzko barruko ordenantzak aurkeztu beharko dira (VII. eranskina).
d) Konpromisoen inprimakia eta adierazpena (IX. eranskina).
e) Kostuen moderazioa frogatzeko inprimakia (V. eranskina). Proiektuaren partidak eranskin horretan definitzen diren unitateei egokituko zaizkie.
f) Toki erakundeko idazkariaren ziurtagiria, adierazten duena lurren edo eraikinen titulartasuna duela edo erabiltzen ahal dituela (VIII. eranskina). Inbertsioak toki erakunde eskatzailearen titulartasunekoak ez diren finketan edo eraikinetan egiten badira, VI. eranskina bete beharko da. Bertan, erabilera-epea adierazi beharko da, zeina, gutxienez, inbertsioaren amortizazio teknikoaren epe bera izanen baita. Eranskin berean zehazten dira inbertsioak amortizatzeko epeak, lurrak edo eraikinak erabili ahal izateari dagokionez.
g) Toki erakundearen ziurtagiria, non herri-ondasunen aprobetxamenduaren kanona agertuko baita (XI. eranskina), eskaera aurkeztu aurreko 3 urteetakoa.
h) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan deialdiaren aurreko urteko urriaren 1ean inskribatuta dauden eta toki erakunde eskatzailean helbidea duten abeltzaintzako ustiategien AzLUen (azienda larriko unitatea) zerrenda (X. eranskina).
Eredu ofizialik ez duten gainerako agiriak PDF formatuan aurkeztuko dira; proiektuaren edo memoria teknikoaren aurrekontua, berriz, Excel formatuan, eta kartografia ETRS89 proiekzioan eta SHP formatuan. Planoak PDF formatuan aurkeztuko dira, erabat bukaturik eta behar diren legendekin. Agiriak ez dira izanen 8 megabytetik gorakoak.
13. oinarria.–Kostuen moderazioa.
1. Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 82. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak exijitzen dute proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzea, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten dute. Ondorio horietarako, eta bermatzeko kostuen moderazioaren printzipioa aplikatzen dela, instrukzio organoak erreferentzia hauek erabiliko ditu, aplikatzeko lehentasun ordenaren arabera:
a) "Inbertsio moduluak" izeneko IV. eranskinean aipatutako erreferentziak.
b) Beren ezaugarriak direla-eta "Inbertsio moduluak" izeneko IV. eranskinean sartuta ez dauden inbertsioak indarrean dauden Nafarroako baso tarifekin baloratuko dira. Hemen daude ikusgai: Tarifas forestales-navarra.es.
c) TRAGSA enpresa publikoaren indarreko tarifak.
d) Eskatutako inbertsioak ez baldin badaude inbertsio moduluetan (IV. eranskina), Nafarroako baso tarifetan edo TRAGSAren tarifetan, aurrekontua justifikatu egin beharko da, gutxienez ere proformako hiru fakturaren bidez, hura baliozkotzat hartzeko.
e) Beren ezaugarriak direla-eta aurreko kasuekin bat ez datozen inbertsioak direnean, balorazio batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori instrukzio organoko arduradunak eta bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren, aurkeztutako proformako faktura bakarraren edo aurrekontu alternatibo baten aldeko txostena emanen dute. Batzorde horren erabakia ere justifikatua eta arrazoitua egonen da, honako irizpide hauen arabera: aurreko tarifen prezio sinpleak, aurreko tarifetan jasota dauden antzeko obra unitateekin alderatuta, makineriaren eta eskulanaren orduen zenbatespenetik abiatuta, erabiliko diren materialek merkataritzako tarifetan duten prezioetatik abiatuta..., edo irizpide horietako batzuen konbinazioak eginda.
14. oinarria.–Instrukzio organoa.
1. Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari dagokio; atal hori atxikita dago Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.
2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak eskatzaileen zerrenda bat osatuko du dokumentazio osoa duten eta jarduketa diruz lagungarriak biltzen dituzten eskaerekin, eta Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoari emanen dio, eskaerekin eta horiei erantsitako agiriekin batera, ebaluatu ditzan, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.
15. oinarria.–Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoa.
1. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoari, 8. oinarrian ezarritako irizpideen arabera egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko. Txostena lau hilabeteko epean eginen da, gehienez, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita.
2. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoa kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:
Batzordeko burua: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.
Lehen batzordekidea: Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Ataleko burua.
Bigarren batzordekidea: Obra Bulegoko burua.
Idazkaria: Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoko burua.
Batzordeko kide bakoitzak Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko beste teknikari baten esku utz dezake bere ordezkaritza.
3. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak eskaerak ebaluatu, eta honako hauek ukatzea proposatzen ahalko du: jarduketak ebaluatzea galarazten duten akats teknikoak dituztenak, moduluak gainditzen dituzten obra unitateen neurketak eta prezioak dauzkaten aurrekontuak dituztenak, eta laguntzak arautzen dituen Europar Batasuneko edo Foru Komunitateko araudiarekin bat ez datozenak.
4. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak proposamena jakinaraziko dio Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.
5. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, emanen den laguntza edo dirulaguntza lortutako puntuazioaren arabera esleituta, kontsignatutako aurrekontuko kreditua agortu arte.
Azken erakunde onuradunari esleitu gabe geratzen den saldoa emanen zaio; beraz, aurrekontuko diru kopurua nahikoa izan balitz berari zegokiokeen dirulaguntza baino gutxiago emanen zaio. Horren berri emanen zaio erakunde onuradunari; hark proiektua aldatu eta onartutako inbertsio lagungarrira egokituko du, eta onets dadin bidaliko. Proiektu berriaren baremazioa ezin izanen da izan baremazio prozesuan lortutakoa baino txikiagoa. Bidalketa bi hilabeteko epean egin beharko da gehienez, jakinarazpenetik hasita, eta XII. eranskinaren arabera.
6. Ebazpen proposamena ikusirik, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzen gainean ebatziko du, arrazoiak emanda, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik bost hilabeteko epean gehienez.
Epe hori bukatzen bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, aurkeztutako eskaera isiltasun administratiboaren bidez ezetsitzat joko da.
16. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
1. Eskaerak jasotakoan, egiaztatuko da eskatzen den dokumentazio guztia duten. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio gehienez 10 eguneko epean zuzentzeko, eta adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo dauden agirien arabera instruituko dela espedientea.
2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak.
4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate arduradunak argibideak eska ditzake aurkeztutako informazioari eta dokumentazioari buruz. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio argibideak gehienez 10 eguneko epean aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, dagoen informazioaren arabera instruituko dela espedientea.
5. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.
6. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa eta Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoaren txostena ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari igorriko.
7. Txosten hori egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du erakunde onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan erakunde onuraduna izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.
8. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da erakunde onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
17. oinarria.–Ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.
3. Ebazpenean, dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da bakoitzari 8. oinarrian (Emateko modua eta balorazio-irizpideak) ezarritako balorazio-irizpideen arabera emandako puntuazioa. Berariaz adieraziko da, halaber, gainerako eskaerak ezetsi direla, arrazoi hauengatik:
–Deialdian ezarritako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik ezetsi direnak, aurrekontu-baliabideen esleipena mugatua delako.
–Oinarri arautzaile hauen 9. oinarriko 3. puntuan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak.
–Oinarri arautzaileetan ezarritako nahitaezko dokumentazioa aurkeztu ez dutenak.
–Moderatu ondoren 4.000 euroko inbertsio lagungarrira iritsi ez direnak.
4. Deialdia ixten den egunetik bost hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, baldintzak eta, orobat, erakunde onuradunak bete beharko dituen konpromisoak.
5. Eskaera ezetsi dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan horretarako ezarritako epean.
18. oinarria.–Eskaerak aldatzea.
1. Gerta daiteke toki erakunde onuradunak, arrazoi justifikatuengatik, beharrezkotzat jotzea aldaketa nabarmen bat egitea, oinarri honen 3. puntuan definitu den moduan, hasiera batean onetsitako proiektuan. Horrelakoetan, aldatzeko eskaera aurkeztu beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari. Eskaera hori prestatutako formatuan aurkeztuko da (XII. eranskina), inbertsioa gauzatu aurretik, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago. Gainera, aurkezten den dokumentazioan behar diren baimenak sartu beharko dira.
2. Proiektua nabarmen aldatzen duten eskaerak onartzeko edo ezesteko, instrukzio organoak haien balorazioa eginen du, eta, gero, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak onetsi beharko ditu.
3. Aldaketa nabarmentzat jotzen da neurketan eta/edo kokapenean %10etik gorakoa dena, edo unitate berriek GMA diruz lagungarriaren %10 gainditzea, behin horiek moderatuta eta deialdian ezarritako gehieneko tarifa lagungarrietara egokituta. Teknikoki justifikatutako aldaketa nabarmenak soilik onetsiko dira, eraginik ez dutenak inbertsioaren helburuaren eta izaeraren gain, eta gutxiagotzen ez dutenak horiek emateko oinarritzat hartu zen baremoaren puntuazioa (puntuazio berria ezin da gelditu erakunde onuraduna izateko beharrezkoa den gutxienekotik behera).
4. Gerta daiteke onetsitako proiektuaren aldaketa ez-nabarmen batzuk sartuta egotea bukaerako ziurtapenean (%10etik beherakoak, kokapenean edota neurketan; edo gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %10 gainditzen ez duten unitate berriak). Horrelakoetan, aldaketa horiek ordaintzen ahalko dira baldin eta ez bada gainditzen emandako laguntzaren guztizkoa, eta baldin eta, obra berriko unitateen kasuan, obra unitateen ordez funtzio bera betetzen duten eta ezaugarri berberak dituzten beste batzuk jartzea barne, prezio kontrajarrien akta badago. Gainera, obra berriko unitateen zenbateko horiei deialdiko 13. oinarrian ezarritako kostuen moderazioa aplikatuko zaie.
19. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea, laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.
1. Inbertsioa bukatzeko eguna 2026ko irailaren 1a izanen da, egun hori barne, 2025eko kanpainako laguntza eskaerentzat.
2. Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, behin frogatuta dirulaguntzaren xedeko inbertsioa burutu dela. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa gauzatuta dagoela frogatu denik harik eta aurkezten diren arte haren bukaeraren ziurtapena eta inbertsioa gauzatu dela frogatzen duten fakturak eta ordainketen egiaztagiriak. Obra bukaerako ziurtapenaren data beti izanen da haren ordainketa-fakturaren data eta/edo lehenagokoa. Faktura ordaindu izanaren frogagiria fakturaren datakoa izanen da edo geroagokoa. Salbuespen bakarra proiektua edo memoria izanen da. Kasu horietakoren bat betetzen ez bada, faktura horren inbertsio diruz lagungarria ez da diruz lagunduko.
3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu egiaztatzeko erakunde onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta, orobat, inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, dagozkion ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
4. Laguntzak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.
5. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak. Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahal zaizkie bertatik bertara erakunde onuradunei, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu diren egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.
6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela toki erakunde onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa egiteko eskaerarekin alderatuta, 20. oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.
7. Hasiera batean baimendutako aurrekontuan goranzko desbideratzeak egonik ere esleitutako laguntzaren zenbatekoa ez da handituko, inola ere ez.
8. Laguntzak jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du (2026ko irailaren 15era arte izanen du horretarako, egun hori barne). Eskaerarekin batera aurkeztu beharko ditu obra ziurtagiriak, fakturak eta gastu zein ordainketa frogagiriak, eta hornitzailearen aukeraketaren frogagiria (XIV. eranskinaren 1. agiria). Baldin obrak esleitu badira lanak kontrata bidez gauzatzeko 40.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin (BEZik gabe), eta laguntza teknikoko 15.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin (BEZik gabe), XIV. eranskinaren 2. agiria eta kontratazio espediente osoaren kopia (PDF formatuan) aurkeztu beharko dira. Gerta daiteke erakunde onuradunek eskaeraren kopia soilik aurkeztu izana eskaerak aurkezteko unean, eta beharrezko lizentziak eta baimen sektorialak aurkeztu ez izana. Hala bada, beharrezko baimen eta lizentzia onetsiak aurkeztu beharko dituzte une honetan.
Ordaintzeko eskaera deialdian adierazitako epean aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoan dago eskura (www.nafarroa.eus). Hala aurkeztu ezean, dagokion dirulaguntza galduko da.
9. Jarduketak gauzatu edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak esleitzeko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko frogagiriak erantsi beharko dira.
10. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak 2026ko abenduaren 31 baino lehen emanen du ordainketaren ebazpena.
20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak ordainketetan.
1. Inbertsioa 19. oinarriko 1. atalean adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galduko da.
2. Pertsona/erakunde onuradunak eskatutako zenbatekoaren eta onargarritasuna aztertu ondoren ordaindu beharreko laguntzaren zenbatekoaren arteko diferentziek eragindako murrizketa honela aplikatuko da, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera:
Administrazio kontrolak eta tokian bertan egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaindu beharreko dirulaguntza zenbateko onargarrira egokituko da, eta bi zenbateko horien arteko aldearen zenbatekoa duen zigorra aplikatuko da. Zigor hori ez da laguntza osoa kentzeaz haratago joanen.
Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta erakunde onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik gertatu direla aldaketak (2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera), edo gerora sortutako eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.
3. Egiaztatzen bada pertsona/entitate onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, neurri horretarako laguntzetatik kanpo geratuko da irregulartasuna detektatu zen urte naturalean eta hurrengo bietan, 147/2023 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, alde batera utzi gabe Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean zeuden iruzurraren aurkako borrokaren ondoriozkoak.
147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.
4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada aldatu egin direla eskaeren hurrenkera ezartzeko puntuazioa emateko erabili ziren balorazio irizpideak, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, erakunde onuradunaren izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko du.
5. Kontratazio publikoarekin lotutako arauak betetzen ez badira, Batzordearen maiatzaren 14ko C (2019) Erabakiaren eranskinean ezarritako ehunekoak aplikatuko dira, erabaki horren bidez ezartzen eta onesten baita zer jarraibide bete behar diren Batzordeak, kudeaketa partekatuaren esparruan, Batasunak finantzatutako gastuei zuzenketa finantzarioak aplikatu behar izanez gero, kontratazio publikoaren arloan arauak betetzen ez diren kasuetan (XIV. eranskina).
6. Xede berarekin beste dirulaguntzarik eskatu eta/edo jaso bada eta ez bazaio horren berri eman Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari, laguntza osoa galdu eta itzuli eginen da.
21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.
Gerora bete beharreko konpromisoa 5 urtez bete behar da erakunde onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiteko ebazpenetik aurrera. Bete ezean, jarraian zehazten diren irizpideen arabera mailakatuko da ez-betetzea, horrek sortuko du laguntzaren ehuneko batzuk itzuli beharra (ehuneko horiek ere zehazten dira) eta, kasua bada, legez ezarritako interesak gehituko dira:
a) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.
b) Diruz lagundutako inbertsioa abeltzaintzakoa ez den erabilera batera aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.
c) Diruz lagundutako inbertsioen erabilera etetea: laguntzaren %50 itzuli beharra. Hilabeteko epean erabilera berriro hasten ez bada, laguntzaren %100 itzuli beharko da.
d) Diruz lagundutako inbertsioen unitateak gutxitzea, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko baldintzak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direnean (2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera): gutxitutako unitateei dagokien laguntzaren %100 itzuli beharra. Hilabeteko epean unitateak berrezartzen badira, berrezarritako unitateen laguntzaren %50 itzuli beharko da.
22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea eta gardentasuna.
1. Arau hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, erakunde onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:
–Eragiketa gauzatzearekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.
–Onuradunaren webgune ofizialean, webgune hori baldin badago, bai eta sare sozialetako kontu ofizialetan ere.
–Baldin laguntza publikoa 50.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.
Informazio hau agertu beharko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: http://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du"; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.
2. Laguntza hauen erakunde onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.
3. Publizitatea gutxienez 5 urtez egonen da indarrean, erakunde onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiteko ebazpenaren egunetik aurrera.
II. ERANSKINA.–ABELTZAINTZAKO TOKI AZPIEGITURETARAKO LAGUNTZEN ESKAERA 20.... (E)KO DEIALDIA
PROIEKTUAREN IZENA: |
ERAKUNDE | TOKI ERAKUNDEAREN IZENA: | ||||||||
IFZa: | BANKU KONTUAREN ZK.: | ||||||||
HELBIDEA (kalea/plaza/etorb. zk.): | |||||||||
HERRIA: | POSTA KODEA: | PROBINTZIA: | |||||||
TELEFONOA: | FAXA: | HELBIDE ELEKTRONIKOA: | |||||||
TOKI | IZEN-ABIZENAK: | ||||||||
IFZa: | |||||||||
HELBIDEA (kalea/plaza/etorb. zk.): | |||||||||
HERRIA: | POSTA KODEA: | PROBINTZIA: | |||||||
TELEFONOA: | FAXA: | HELBIDE ELEKTRONIKOA: | |||||||
TEKNIKARIA (Proiektuaren egilea) | IZEN-ABIZENAK: | ||||||||
IFZa: | |||||||||
TITULAZIOA: | |||||||||
ENPRESA: | |||||||||
HELBIDEA (kalea/plaza/etorb. zk.): | |||||||||
HERRIA: | POSTA KODEA: | PROBINTZIA: | |||||||
TELEFONOA: | FAXA: | HELBIDE ELEKTRONIKOA: | |||||||
AUZOLANA: | BAI | EZ | |||||||
AURREKONTUA, ADMINISTRAZIOAREN JAKINERAKO (BEZa eta ORDAINSARIAK BARNE): .................................................................................................................................................................................... | |||||||||
AURREKONTUA, ADMINISTRAZIOAREN JAKINERAKO (BEZik GABE): ................................................................................................................................................................................... | |||||||||
ESKATZEN DU, deialdi honetan ezarritakoarekin bat, abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntza eman dakiola, eskaera honi erantsitako agirietan agertzen diren inbertsioen aurrekontuari dagokiona.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
III. ERANSKINA.–PROIEKTUEN ETA MEMORIA TEKNIKOEN GUTXIENEKO EDUKIA
–Memoria.
–Baldintza-agiria.
–Aurrekontua.
–Planoak (PDF eta .shp formatuak).
–Segurtasunari eta osasunari buruzko azterketa, indarreko araudiarekin bat.
a) Memoria.
–Behar bezala deskribatu beharko ditu laguntzaren xedeko jarduketak. Argi eta garbi justifikatuko da proposatzen den azpiegituraren abeltzaintzako helburua edota erabilera.
–Tuberkulosi egoerak, halakorik bada, memorian aipatuko dira.
–Proiektua, osorik edo hein batean, norberaren baliabideekin edo auzolanean egin nahi bada, zehatz-mehatz azalduko da.
b) Baldintza agiria.
–Proiektuetan baizik ez da eskatuko. Aurreko atalean zehaztutako berezitasun guztiak jaso beharko ditu, eta eskatzen diren lan guztiak aipatu beharko ditu.
c) Aurrekontua. Honako agiri hauek osatuko dute:
–Neurketen taula.
–Prezioen taulak:
- Unitate guztien prezio banakatuak sartu behar dira.
–Aurrekontu partzialak.
–Aurrekontuen laburpen orokorra.
Proiektua, osorik edo hein batean, baliabide berekiekin edo auzolanean egin nahi bada, horien aurrekontua zehatz-mehatz azalduko da aurrekontu atalaren berariazko eranskin batean.
d) Planoak:
–Kokalekuaren planoa.
–Plano xehatua, PDF eta shp formatuan. Laguntza eskaeran aipatzen diren jarduketa guztiak geoerreferentziatuta emanen dira, eta lokalizatzeko moduan azalduko.
–Plano zehatzagoak eginen dira fabrika-obretarako, harri-lubetetarako, etab.
–Kartografiaren legendak argiak izanen dira, eta aurrekontuan zehaztutakoari lotuak.
–Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.
e) Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketa.
–Agiri hori proiektuetan bakarrik eskatuko da, eta haren edukia indarreko araudiaren araberakoa izanen da.
IV. ERANSKINA.–INBERTSIO MODULUAK
LANEN GAUZATZE MATERIALAREN PREZIOA (eurotan) | |||
Unit. | PARTIDA | I. MOTA | II. MOTA |
Unit. | 1 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxatila eta ahokadura barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 2.054,85 | 2.671,30 |
Unit. | 0,8 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxatila eta ahokadura barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 1.598,08 | 2.077,49 |
Unit. | 0,6 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxatila eta ahokadura barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 1.270,05 | 1.651,05 |
Ml | 3 m-ko zabalerako bidea, 0,15 m-ko lodierakoa, material pikortsu hautatuarekin (2"), erabat funtzionala eta bukatua. | 12,38 | 14,85 |
m³ | Harrobi komertzialetik heldu den material pikortsua, birrinketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 22,28 | 30,95 |
m³ | "Ibaiko zabor-legar" gisako material pikortsua, baheketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 9,28 | 9,28 |
m² | Beroan egindako emultsio bituminosozko zoladura, S12 motakoa, agregakin ofitikoduna, 5 cm-ko lodierakoa, aldez aurretik itsaspeneko emultsio berezia (ECR1) zabaltzea eta bidezuloak dituzten eremuak birprofilatzea barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 13,92 | 15,47 |
m³ | Hormigoizko zoladura bideetan, barnean direla hormigoi hornidura, hedatzea, erregela dardarkariarekin trinkotzea, talotxaz berdintzea eta erremateak egitea, azaleko testura emateko eskuilatzea, produktu filmogenoekin ontzea, eta gogortu ondoren uzkurdura-junturak egitea; kofratzea eta ertzak leuntzea barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 148,54 | 185,68 |
m³ | 80 cm-ko diametrotik gorako kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiekin, harriak jarri aurretik lurra egokitzea eta material iragazlez beteriko estradosa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 49,51 | 86,65 |
m² | Eskorta itxia, 15 m-tik gorako hutsartea eta 4 m-tik gorako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua. | 185,68 | 185,68 |
m² | Eskorta itxia, 15 m-tik beherako hutsartea eta 4 m-tik beherako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua. | 160,92 | 160,92 |
m² | Eskorta itxietan konponketak egitea, erabat funtzionala eta bukatua. | 75,00 | 90,00 |
Unit. | Hesi kanadarra, ondoan metro bateko zabalerako ate metalikoa, giltzarrapoa eta alboan altzairu galvanizatuzko bi baranda, eta, gainera, gehienez ere metro bateko diametroko eta 5 m-ko luzerako hodia barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 6.189,30 | 7.427,16 |
Unit. | Altzairu galvanizatuzko ataka teleskopikoa, 1 eta 5 metro arteko luzerakoa eta 1,2 m-ko garaierakoa jarrita dagoela, erabat funtzionala eta bukatua. | 618,93 | 742,72 |
Ml | Akaziazko hesolekin egindako itxitura. Hesolak 1,7 m-ko garaierakoak eta 10 cm-ko punta meharrekoak izanen dira, zartatzetik heldu direnak, beraien artean 1,8 m utziko da, metro bateko garaierako sarea jarriko da edo alanbre arantzaduneko 5 ilara, zorutik 15-30-50-75-105 cm-ra; hesolak eskuz edo zamariz banatuko dira 200 m-ko distantziara gehienez, pertsonak pasatzeko pasabideak utziko dira 250 m-ko tarte bakoitzean gutxienez eta bidexka edo bideekin gurutzatzean. Erabat funtzionala eta bukatua. | 6,17 | 8,02 |
Ml | Itxitura kentzea. | 1,21 | 1,83 |
Ml | Itxitura konpontzea, gutxienez ere 8 hesola berri jarrita eta alanbre arantzaduneko 50 ml jarrita konpondutako itxituraren 100 ml-eko. | 1,21 | 1,83 |
m² | Abeltzaintzako tratamendu-eskorta, erabat funtzionala eta bukatua. | 49,51 | 74,27 |
m³ | Iragazgaizte naturala duen idoia, zangak irekitzea barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 12,38 | 18,57 |
m² | Iragazgaizteko material komertzialarekin iragazgaizteagatiko gehigarria, erabat funtzionala eta bukatua. | 18,57 | 22,28 |
Unit. | Hormigoi armatuzko uraska, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 618,93 | 742,72 |
Unit. | Altzairu galvanizatuzko uraska aurrefabrikatua, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 1.671,11 | 1.799,66 |
Unit. | Polietilenozko uraska, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 761,76 | 845,08 |
Unit. | Altzairu herdoilgaitzezko uraska aurrefabrikatua, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | 1.909,16 | 2.037,71 |
Unit. | Kutxatilak, 60x60x60 cm-rainokoak, erabat bukatuta, hondeaketa, iturgintza eta estalkia barne. | 205,00 | 250,00 |
Ml | Ur-kondukzioa erabat bukatua, hondeaketa eta hodia barne. | 8,50 | 12,00 |
G | Ezpondetatik erortzen diren materialak kentzeko eta arekak garbitzeko makineria. | 74,27 | 74,27 |
I. MOTA: makinen errendimendu normalarekin egindako lanak. II. MOTA: makinen errendimendu baxuarekin egindako lanak (orografia konplexua, %15etik gorako maldak, sarbide zaila, materialez hornitzeko zentroak urrun izatea...). | |||
V. ERANSKINA.–KOSTUEN MODERAZIOAREN JUSTIFIKAZIOA
UNIT. | PARTIDA | LANEN GAUZATZE MATERIALAREN PREZIOA (eurotan) |
Unit. | 1 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxatila eta ahokadura barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | 0,8 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxatila eta ahokadura barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | 0,6 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxatila eta ahokadura barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
ml | 3 m-ko zabalerako bidea, 0,15 m-ko lodierakoa, material pikortsu hautatuarekin (2"), erabat funtzionala eta bukatua. | |
m³ | Harrobi komertzialetik heldu den material pikortsua, birrinketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m³ | "Ibaiko zabor-legar" gisako material pikortsua, baheketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m² | Beroan egindako emultsio bituminosozko zoladura, S12 motakoa, agregakin ofitikoduna, 5cm-ko lodierakoa, aldez aurretik itsaspeneko emultsio berezia (ECR1) zabaltzea eta bidezuloak dituzten eremuak birprofilatzea barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m³ | Hormigoizko zoladura bideetan, barnean direla hormigoi hornidura, hedatzea, erregela dardarkariarekin trinkotzea, talotxaz berdintzea eta erremateak egitea, azaleko testura emateko eskuilatzea, produktu filmogenoekin ontzea, eta gogortu ondoren uzkurdura-junturak egitea; kofratzea eta ertzak leuntzea barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m³ | 80 cm-ko diametrotik gorako kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiekin, harriak jarri aurretik lurra egokitzea eta material iragazlez beteriko estradosa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m² | Eskorta itxia, 15 m-tik gorako hutsartea eta 4 m-tik gorako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m² | Eskorta itxia, 15 m-tik beherako hutsartea eta 4 m-tik beherako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m² | Eskorta itxietan konponketak egitea, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Hesi kanadarra, ondoan metro bateko zabalerako ate metalikoa, giltzarrapoa eta alboan altzairu galvanizatuzko bi baranda, eta, gainera, gehienez ere metro bateko diametroko eta 5 m-ko luzerako hodia barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Altzairu galvanizatuzko ataka teleskopikoa, 1 eta 5 metro arteko luzerakoa eta 1,2 m-ko garaierakoa jarrita dagoela, erabat funtzionala eta bukatua. | |
ml | Akaziazko hesolekin egindako itxitura. Hesolak 1,7 m-ko garaierakoak eta 10 cm-ko punta meharrekoak izanen dira, beraien artean 1,8 m utziko da, metro bateko garaierako sarea jarriko da edo alanbre arantzaduneko 5 ilara, zorutik 15-30-50-75-105 cm-ra; hesolak eskuz edo zamariz banatuko dira 200 m-ko distantziara gehienez, pertsonak pasatzeko pasabideak utziko dira 250 m-ko tarte bakoitzean gutxienez eta bidexka edo bideekin gurutzatzean. Erabat funtzionala eta bukatua. | |
ml | Itxitura kentzea. | |
ml | Itxitura konpontzea, gutxienez ere 8 hesola berri jarrita eta alanbre arantzaduneko 50 ml jarrita konpondutako itxituraren 100 ml-eko. | |
m² | Abeltzaintzako tratamendu-eskorta, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m³ | Iragazgaizte naturala duen idoia, zangak irekitzea barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
m² | Iragazgaizteko material komertzialarekin iragazgaizteagatiko gehigarria, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Hormigoi armatuzko uraska, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Altzairu galvanizatuzko uraska aurrefabrikatua, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Polietilenozko uraska, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Altzairu herdoilgaitzezko uraska aurrefabrikatua, 1.500 litroko edukiera duena, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua. | |
Unit. | Kutxatilak, 60x60x60 cm-rainokoak, erabat bukatuta, hondeaketa, iturgintza eta estalkia barne. | |
Ml | Ur-kondukzioa erabat bukatua, hondeaketa eta hodia barne. | |
h | Ezpondetatik erortzen diren materialak kentzeko eta arekak garbitzeko makineria. |
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TEKNIKARIA | TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA |
Sinatua: | Sinatua: |
(*) Ez aldatu agiria, egokitu proposatutako eranskinera.
(*) Lotu proiektuaren partidak eranskin honetako unitateei.
VI. ERANSKINA.–LURZATIAREN TITULARRAREN BAIMENA ESKATZAILEAREN ALDE
Abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzak, 202.../202... kanpaina
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DATUAK:
Izen-deiturak: | IFZa: |
Helbidea: | PK: |
Herria: | Probintzia: |
Abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzak eskatzen ditu, finka hauei eragiten dieten jarduketengatik:
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Egin beharreko jarduketa |
TITULARR(AR)EN DATUAK:
Izen-deiturak: | IFZa: |
Helbidea: | PK: |
Herria: | Probintzia: |
............... zenbakiko lurzatien titularra |
Aipatutako lurzati(ar)en titularra naizen aldetik, erakunde eskatzailearen laguntza eskaerarekin ados nagoela adierazten dut, hura arautzen duen araudiaren babesean, eta ematen diot deialdi honetan jasotako jarduketak egiteko eskubidea, lurzatiak .......... urteko epean (ikusi epeak eranskin honen amaieran)* erabiltzeko eskubidea, emandako laguntza kobratzeko eskubidea, jarduerari eusteko eskubidea, eta, oro har, bere lekuan subrogatzeko eskubidea.
Laguntzaren eskatzaileak eta, hala badagokio, deskribatutako fink(ar)en titularrak, nork bere erantzukizunpean, adierazten dugu adierazpen honetan ageri diren datuak egiazkoak direla eta ez dugula hemen eskatzen denarekin bateraezin den beste laguntzarik eskatu finka bere(ta)rako.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
Toki erakundeko idazkariaren izena eta sinadura Titularraren izena eta sinadura
(*) Inbertsioak amortizatzeko epeak, lurren edo eraikinen erabilera izatearen ondorioetarako:
1.–Eraikinak:
1.1.–Obra berria: 25 urte.
1.2.–Obra erreforma: 20 urte.
2.–Ekipamenduak: 12 urte.
VII. ERANSKINA.–HERRI-ONDASUNAK ARAUTZEKO ORDENANTZAK IZATEAREN ZIURTAGIRIA
................................................................................................................ (e)ko idazkariak ziurtatzen du badela herri-ondasunen aprobetxamendua arautzeko ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen araberakoa (.................. (e)ko ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Lurralde entitateak ez diren toki erakundeen kasuan, ziurtatzen da badaudela larreen aprobetxamenduari buruzko barneko ordenantzak, ............................................ egunean onetsiak, eta horien kopia erantsi da.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
VIII. ERANSKINA.–TITULARTASUN PUBLIKOAREN ZIURTAGIRIA
................................................................................................................ (e)ko idazkariak ziurtatzen du ezen toki erakundearena dela honako proiektu honetan zehaztutako obrak eginen diren lurren edo eraikinen titulartasuna edo erabiltzeko eskubidea: ..............................................................................
Toki erakunde eskatzailea ez denean inbertsioak eginen diren finken edo eraikinen titularra, hau da erabili ahal izateko epea: .................................. urte.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
IX. ERANSKINA.–KONPROMISOEN ADIERAZPENA. DEIALDIA: 20......
IZEN-ABIZENAK: |
.....................................................................................................................................(E)KO ALKATEAK/BURUAK |
Adierazten du:
a) BAI / EZ eskaera honen xedeko inbertsioetarako beste laguntza publiko batzuk eskatu dituela.
b) Laguntza eskaera honek biltzen dituen datu guztiak eta agiriak benetakoak direla.
c) Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dauden eta dirulaguntza publikoen erakunde onuraduna izatea galaraziko lioketen debeku egoeretako batean ere.
d) Departamentuari baimena ematen diola bere datu pertsonalak eskura ditzan administrazioen fitxategi eta datu-baseetan, egiaztatzeko betetzen dituela laguntza hauek eskatzen dituzten baldintzak eta konpromisoak.
e) Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren bere datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.
Konpromiso hauek betetzeko hitza ematen du:
a) Emandako dirulaguntzari uko egiteko, baldin toki erakundeak erabakitzen badu laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea. 10 egun balioduneko epea izanen du horretarako, kontzesioa jakinarazten den egunetik.
b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari justifikatzekoa hartutako funtsak aplikatu dituela dirulaguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla, baita hartutako funtsak aplikatzeko zer gastu egin diren ere.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan erakunde onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotekoa, ez laguntzak emateko ebazpenaren proposamena egiten denean, ez eskaera egiten denean, eta, zehazki, baita zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatekoa ere.
d) Laguntzak emateko deialdia arautzen duen ebazpenean xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzekoa.
e) Diruz lagundutako inbertsioen iraunkortasun konpromisoa: onuradunak konpromisoa hartzen du laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunaren ondoko 5 urtean ez duela inbertsioan aldaketa garrantzitsurik eginen, salbu eta hondamendi naturalen ondorioz edo ezinbestez. Oinarri arautzaile hauen 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
f) Inbertsio berberetarako beste dirulaguntzaren bat jasoz gero, horren berri ematea Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
X. ERANSKINA.–DEIALDIAREN AURREKO URTEKO URRIAREN 1EAN LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN NEKAZARITZA USTIATEGIEN ERREGISTROAN INSKRIBATURIK DAUDEN ETA HELBIDEA TOKI ERAKUNDE ESKATZAILEAN DUTEN ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEN AZLUEN ZERRENDA
USTIATEGIAREN KODEA | NANa/IFZa | IZENA | ABELTZAINTZA MOTA* | AzLU |
BATURA | ||||
(*) Esnetarako behiak, haragitarako behiak, mistoa (haragitarako-esnetarako behiak), ardiak eta ahuntzak, zerriak, hegaztiak, zerriak eta hegaztiak… | ||||
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
XI. ERANSKINA.–HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDU KANONARI BURUZKO ADIERAZPENA
..........................................................., (e)ko Udaleko/Kontzejuko idazkaria (izen-abizenak: ..................................................................................................................),
ZIURTATZEN DUT:
–............................................................................................(e)ko Udaleko/Kontzejuko kontabilitatean dauden datuetatik ondorioztatzen dela diru-sarrera hauek lortu direla herri-ondasunen kanonaren bidez:
–2022. urtea: ................................................. euro.
–2023. urtea: ................................................. euro.
–2024. urtea: ................................................. euro.
Eta hala jasota gera dadin, ziurtagiri hau sinatzen dut, .................................................................................................................................................................... alkateak/buruak ontzat emana.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
XII. ERANSKINA.–ABELTZAINTZAKO TOKI AZPIEGITURETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIKO PROIEKTUA ALDATZEKO ESKAERA. 20....(E)KO DEIALDIA
PROIEKTUAREN IZENA: |
ERAKUNDE | TOKI ERAKUNDEAREN IZENA: | |||||||||
IFZa: | BANKU KONTUAREN ZK.: | |||||||||
HELBIDEA(kalea/plaza/etorb. zk.): | ||||||||||
HERRIA: | POSTA KODEA: | PROBINTZIA: | ||||||||
TELEFONOA: | FAXA: | HELBIDE ELEKTRONIKOA: | ||||||||
TOKI | IZEN-ABIZENAK: | |||||||||
IFZa: | ||||||||||
HELBIDEA (kalea/plaza/etorb. zk.): | ||||||||||
HERRIA: | POSTA KODEA: | PROBINTZIA: | ||||||||
TELEFONOA: | FAXA: | HELBIDE ELEKTRONIKOA: | ||||||||
TEKNIKARIA (Proiektuaren egilea) | IZEN-ABIZENAK: | |||||||||
IFZa: | ||||||||||
TITULAZIOA: | ||||||||||
ENPRESA: | ||||||||||
HELBIDEA (kalea/plaza/etorb. zk.): | ||||||||||
HERRIA: | POSTA KODEA: | PROBINTZIA: | ||||||||
TELEFONOA: | FAXA: | HELBIDE ELEKTRONIKOA: | ||||||||
ONETSITAKO OBRA UNITATEA | PROPOSATUTAKO ALDAKETA | |||||||||
Onetsitako aldaketaren ingurumen baimena | BAI | EZ | ||||||||
Jatorrizko eskaerako aurrekontua, Administrazioaren jakinerako (BEZa eta ordainsariak barne): ................................................. euro. Jatorrizko eskaerako aurrekontua, Administrazioaren jakinerako (BEZa gabe):................................................. euro. Proiektuaren aldaketan Administrazioaren jakinerako aurkeztutako aurrekontua (BEZa eta ordainsariak barne): ................................................. euro. Proiektuaren aldaketan Administrazioaren jakinerako aurkeztutako aurrekontua (BEZa gabe): ................................................. euro. Eskaerarekin batera aurkezten diren agiriak: –Aldatutako proiektua edo memoria, aldaketaren arrazoia justifikatuta. BAI EZ –Aurrekontu aldatua, Excel formatuan. BAI EZ –Ingurumen-baimenaren eskaera edo ingurumen-baimen onetsia. BAI EZ | ||||||||||
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
XIII. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERA
ABELTZAINTZAKO AZPIEGITURETARAKO LAGUNTZEN 20....(E)KO DEIALDIKO ESKAERARI DAGOKION INBERTSIOA FROGATZEN DUTEN FAKTUREN ETA ZIURTAGIRIEN ZERRENDA
PROIEKTUAREN IZENA: |
N | FAKTURA ZK. | DATA | ENPRESA | INBERTSIOAREN KONTZEPTUA* | ZENBATEKOA (BEZik GABE) | BEZaren ZENBATEKOA | BEZaren % (10-21) | GUZTIRA, BEZa BARNE | ORDAINAGIRIAREN DATA | ORDAINAGIRIAREN ZENBATEKOA |
(*) Obra, proiektuaren idazketa, obra zuzendaritza... | ||||||||||
Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa (dirulaguntza emateko ebazpenetik lortzen da): ................................................. euro.
Ordainketarako eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa (BEZik gabeko fakturen zenbatekoen batura laguntzaren intentsitatearekin biderkatuta, 6. oinarrian ezarritako %60 edo %40) .................. euro.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
TOKI ERAKUNDEKO IDAZKARIA
Sinatua:
XIV. ERANSKINA
1. AGIRIA.–HORNITZAILEAREN AUKERAKETA JUSTIFIKATZEKO ZIURTAGIRIA (TOKI ERAKUNDEAK)
Espediente zk.: .........................................................................
Titularra: ............................................................................................................................................
....................................... (izen-abizenak), .........................................................................................(e)ko Udaleko/Kontzejuko/beste toki erakunde bateko idazkaria, IFZa hau duena: ........................................
ZIURTATZEN DUT:
……../……../…….. egunean egindako bilkuran, ………………………………. herrian, abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko obrak egiteko laguntzen esparruan (........... urteko laguntzak, ............................................ neurriaren/ekintzaren bidezkoak), erabaki zela honako adjudikazio hau egitea:
KONTRATU MOTA | |||||
Obrak | | ||||
Hornikuntza | | ||||
Zerbitzuak | | ||||
KONTRATAZIO PROZEDURA | |||||
Irekia | | ||||
Murriztua | | ||||
Negoziatua | | ||||
Prozedura negoziatua lizitazio deialdirik gabe | | ||||
Prozedura erraztua | | ||||
Zenbateko txikiko kontratuen gaineko araubide berezia | | ||||
Kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeko zer inguruabarrek edo xedapenek justifikatzen duten prozedura hau erabiltzea | |||||
TRAMITAZIO MOTA | |||||
Arrunta | | ||||
Aurretiazkoa | | ||||
Larrialdikoa | | ||||
Kontratazio espedientearen zenbakia | |||||
Lizitazio iragarkiaren data | |||||
Espedientearen izena | |||||
Lizitazioaren zenbatekoa | |||||
Badira baldintza administratiboen agiriak edota agindu teknikoak | |||||
Lizitatu duten enpresen kopurua | |||||
AURKEZTUTAKO ESKAINTZAK | |||||
Enpresa | IFZa | Zenbatekoa (euroak) | |||
ESKAINTZA BAZTERTUAK/UKATUAK | |||||
Enpresa | Baztertzeko arrazoia | ||||
UKO EGITEKO ARRAZOIAK: NORMALA EZ DEN PREZIO TXIKIKO ESKAINTZAK | |||||
KONTRATUA ADJUDIKATZEKO IRIZPIDEA | |||||
ESKAINTZA HOBERENA | | ||||
ESKAINITAKO PREZIOA | | ||||
Zer arrazoirengatik aukeratu den eskaintza | |||||
Erakunde adjudikazio-hartzailea | |||||
Adjudikazioaren zenbatekoa | |||||
Lizitatzaileei adjudikazioaren berri ematea | |||||
Kontraturik bada | |||||
Kontratuaren data | |||||
IDAZKARIAREN OHARRAK |
Dokumentazio guztia ikusirik (publizitatea, arautzeko baldintza juridikoak, ekonomikoak eta teknikoak, jakinarazpenak, kontratuak, etab.), txostengile honek ondorioztatzen du lizitazioa bat datorrela Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearekin.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
Idazkaria………………………………………, IFZa: ……………………………..
(1) Espedientean zenbat kontratazio prozedura egin diren, hainbat ziurtagiri eta balidazio eginen dira.
2. AGIRIA.–KONTRATAZIO PROZESUAREN BALIDAZIOA, KONTRATU PUBLIKOEI BURUZKO 2/2018 FORU LEGEAREN ARABERA
(Toki erakundeko idazkariak bete beharrekoa)
Espediente zk.: |
Toki erakundea: |
IFKa: |
Kontratu mota [obra edo zerbitzu teknikoa (dokumentazio teknikoa edo obra zuzendaritza)]: |
Neurria: 04.Inbertsioa aktibo fisikoetan. |
Operazioa: 04.03.04 Inbertsioak abeltzaintzako toki azpiegituretan |
Deialdia: |
Zk. | EGIAZTATU BEHARREKO KONTROLAK | EGIAZTATUA | ADOS | ZEHAZTU HORI FROGATZEN DUEN AGIRI ERANTSIA (orrialde zenbakia eta agiriaren izena) | |
Bai | Bai | Ez | |||
1.–Kontratua prestatzea | |||||
1 | Gasturako proposamen arrazoitua dagoen egiaztatzea (KPFLren 43. artikulua) | ||||
2 | Kontratuaren balioa ongi zenbatetsi den egiaztatzea (KPFLren 42. artikulua) | ||||
3 | Kontratazio organoak eskumena duen egiaztatzea (KPFLren 133. artikulua edo aplikatzekoa den araua, erakunde publikoa ez denean Foru Komunitateko Administraziokoa) | ||||
4 | Obra-kontratuetan, kontratazioaren aurreko agiri hauek dauden egiaztatzea: | ||||
–Obra-proiektua (edukia: KPFLren 163. artikulua) | |||||
–Aurretiko zuinketaren akta (KPFLren 165. artikulua) | |||||
–Lursailen erabilgarritasunaren ziurtagiria (KPFLren 165. artikulua) | |||||
–Proiektuaren onespena (KPFLren 162. artikulua) | |||||
5 | Kontratazioa arautzen duten agiriak dauden (KPFLren 58. artikulua), kontratazio-organoak onetsi dituen eta agiriotan hauek dauden egiaztatzea: | ||||
–Baldintza partikularrak (KPFLren 59. artikulua) | |||||
–Adjudikazio irizpide baliozkoak eta horien haztapena (KPFLren 64. artikulua) | |||||
–Aldaketak egiteko aukera eta aldaketen norainokoa (KPFLren 59. artikulua) | |||||
–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Europako kontratazio agiri bakarraren (EKAB) formularioaren arabera, Europako atalasea gainditzen duten kontratuetan (KPFLren 56. artikulua) | |||||
6 | Dagokion zerbitzu juridikoak kontratazioak arautzen dituzten agirien aldeko txostena egin duen egiaztatzea (KPFLren 138. artikulua) | ||||
7 | Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa egiaztatzea (KPFLren 138. artikulua) | ||||
8 | Egiaztatzea gastu baimena eta kreditu erreserbaren dokumentua dauden, baldin eta kontratuaren ondorioz eduki ekonomikoko betebeharrak sortzen badira Administrazioarentzat (KPFLren 138. artikulua) | ||||
9 | Kontratista adjudikaziodunaren gaitasuna egiaztatzea (KPFLren 12. artikulua) | ||||
10 | Kontratuaren xedearen zehaztapena egiaztatzea (KPFLren 39. artikulua) | ||||
11 | Xedea zehazteko KPFLren 226. artikulua aplikatu den egiaztatzea (zerbitzu kontratuak) | ||||
12 | Kontratazioa arautzen duten agiriek preskripzio teknikoak dituzten eta kontratazio organoak onetsi dituen egiaztatzea (KPFLren 60. artikulua) | ||||
13 | Egiaztatzea kontratazio organoak onetsi dituen obra publikoen emakida arautzen duten agiriak, gastua eta dagokion lizitazio aldiaren hasiera (KPFLren 186. artikulua) | ||||
14 | Proiektuaren idazketa eta obren gauzatzea batera kontratatzen badira, KPFLren 234. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen diren egiaztatzea | ||||
2.–Lizitazioa eta adjudikazioa | |||||
15 | Aukeratu den adjudikazio-prozedura (irekia, murriztua, negoziatua, norgehiagokako elkarrizketa, berrikuntzarako elkartea, proiektuen lehiaketa edo prozedura sinplifikatua) zergatik aukeratu den agirietan egoki justifikatu den egiaztatzea (KPFLren 71. artikulua) | ||||
16 | Lizitazio iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu den egiaztatzea (KPFLren 88. artikulua) | ||||
17 | Lizitazioa EBAOn argitaratu den egiaztatzea, hori egitea beharrezkoa den kasuetan, baita EBAOn argitaratu den lizitazio-iragarkian Europarekin batera finantzatua izatearen aipua dagoen ere (KPFLren 89. artikulua eta 32/2018 Foru Dekretua) | ||||
18 | Parte hartzeko eskaerak edota eskaintzak jasotzeko epea egiaztatzea. Aipatu epe horiek bete diren egiaztatzea (KPFLren 46., 91. eta 94. artikuluak) | ||||
19 | Egiaztatzea frogatu den lizitatzaileen nortasun juridikoa, sailkapena edo kaudimena, eta adierazpen bat aurkeztu duten, aditzera emateko ez dutela kontratatuak izateko debekurik KPFLren 22. artikuluaren arabera eta, orobat, betetzen dituzten zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak | ||||
20 | Kontratazio mahaia eratzea aginduzkoa den egiaztatzea (KPFLren 50. artikulua) | ||||
21 | Kontratazio mahaia beharrezkoa bada, haren osaera ongi egin den egiaztatzea (KPFLren 50. artikulua) | ||||
22 | Aurkeztutako eskaintzen balorazioa egiten duen txosten tekniko bat baden egiaztatzea eta balorazioa zuzena den aztertzea, kontratazioa arautzen duten agirietan esaten denarekin bat | ||||
23 | Proposamenak baloratzeko eta eskaintza ekonomiko onena zein den zehazteko, agirietan biltzen diren kontratuen xedeekin zuzenki lotutako balorazio-irizpideak bakarrik aintzat hartu diren egiaztatzea (KPFLren 51. artikulua). | ||||
24 | Egiaztatzea badiren kontratazio mahaiaren edo, hura nahitaezkoa ez bada, kontratua kudeatzen duen unitatearen egiaztagiriak, eskaintza guztiak eta haien balorazioa jasotzen dituztenak, eta dagozkien balorazio teknikoaren txostenak izan diren ere (KPFLren 51. artikulua) | ||||
25 | Eskaintza baxuegiak izan badira, egiaztatzea eskatu den horiek justifikatzea, ezetsi aurretik (KPFLren 98. artikulua) | ||||
26 | Hainbat arrazoi dela-eta (nazionalitatea, kokapena eta abar) bazterkeriarik egon den frogarik ez dagoen egiaztatzea | ||||
27 | Behin betiko adjudikazioaren ebazpena aztertzea, honako hauek egiaztatuz: | ||||
–Onesteko epeak errespetatu diren (KPFLren 100. artikulua) | |||||
–Kontratazio mahaiaren adjudikazio-proposamena eta kontratazio organoaren adjudikazio-ebazpena bat datozen | |||||
27 | –Kontratua eskaintzarik onena egin duen lizitatzaileari adjudikatu zaion | ||||
–Lizitazioan parte hartu dutenei jakinarazi zaien kontratua adjudikatu dela (KPFLren 101. artikulua) | |||||
28 | Kontratuen adjudikazioak, munta txikieneko kontratuak adjudikatzeko araubide bereziaren bidez egiten direnak salbu, Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu diren egiaztatzea, kontratua adjudikatzen denetik hasita 30 eguneko epean (KPFLaren 102. artikulua) | ||||
29 | Prozedura murriztuaren kasuan (KPFLaren 73. artikulua) honako hauek egiaztatzea: | ||||
–Eskaintzak egitera gonbidatu diren enpresen aukeraketa behar bezala arrazoitua dagoen, eta lehia nahikoa bermatzen duen. (KPFLren 73. artikulua) | |||||
–Parte hartzera gonbidatu beharreko enpresa-kopuru gutxieneko bat finkatu den, KPFLren 73. artikuluak ezartzen duena aintzat hartuz (bost baino gutxiago ezin dira izan). | |||||
30 | Prozedura negoziatuaren kasuan (KPFLaren 74. artikulua) honako hauek egiaztatzea: | ||||
–Lizitazio-deialdirik gabeko prozedura negoziatuaren kasuan, betetzen diren lizitaziorako deialdia ez egiteko ezarritako baldintzak (KPFLren 75. artikulua) | |||||
–Kontratuaren baldintzak gutxienez hiru enpresarekin kontsultatu eta negoziatu diren, ahal izanez gero, eta jarduketa hori behar bezala frogatu den agiri bidez (KPFLren 74. artikulua) | |||||
–Espedientean jaso diren egindako gonbidapenak, jasotako eskaintzak eta gonbidapenak onartzeko edo baztertzeko arrazoiak. (KPFLren 74. artikulua) | |||||
–Kontratuaren xedea ez dela zatikatu argitalpen, prozedura eta sailkapen betebeharrak saihesteko. (KPFLren 39. artikulua) | |||||
–Kontratazio organoak onetsi duen espedientea, behar bezala. | |||||
3.–Kontratuaren formalizazioa | |||||
31 | Kontratua formalizatu baino lehen behin betiko bermea eratu den egiaztatzea, hau aginduzkoa denean (KPFLren 70. artikulua). | ||||
32 | Administrazioak eta enpresa adjudikazio-hartzaileak formalizatutako kontratu bat dagoen egiaztatzea | ||||
33 | Kontratuaren formalizazio eguna errespetatu den egiaztatzea (KPFLren 88. artikulua) | ||||
34 | Kontratuan prezioa adierazten den eta xedea zehazki definitzen den egiaztatzea (KPFLren 44. artikulua) | ||||
35 | Egiaztatzea kontratua adjudikazio-hartzaileak aurkeztu duen eskaintzaren zenbatekoarekin izenpetu den eta ez duen agiriek diotenaren aurkako klausularik | ||||
36 | Proiektuaren zati baten azpikontrataziorik bada, KPFLren 107. artikuluak ezartzen duena bete den egiaztatzea | ||||
–Erakunde kontratatzaileari idatziz jakinarazi zaion | |||||
–Baldintzen agirian ezarritako ehunekoa ez den gainditu | |||||
4.–Kontratua gauzatzea | |||||
37 | Kontratistak kontratuak dioen epean bete duen lana. (KPFLren 88. artikulua) | ||||
38 | Egiaztatzea kontratistari ordaindutako zenbatekoa bat datorren kontratuan zehaztutako zenbatekoarekin eta baldintzekin (KPFLren 88. artikulua). | ||||
39 | Egiaztatzea egin diren obrako hileroko ziurtagiriak, eta horiekin batera, baden adjudikaziodunak egindako faktura (KPFLren 168. artikulua) | ||||
IDAZKARIAREN OHARRAK BALIDAZIOARI BURUZ: |
Aurreko kontroletan egiaztatutako dokumentazio guztia ikusirik, txostengile honek ondorioztatzen du lizitazioa bat datorrela Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearekin.
......................................................(e)(a)n, 20...(e)ko .......................aren .........(e)(a)n.
Idazkaria………………………………………, IFZa: ……………………………..
Sinatua:
Iragarkiaren kodea: F2502542
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
