2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Andosillako 2. poligonoko 410. eta 340. lurzatietan. Hasierako onespena
2025eko otsailaren 19ko alkatearen ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia, Andosillako 2. poligonoko 410. eta 340. katastroko lurzatiei dagozkien hirigintza-determinazioak aldatzeko, Oscar Esparza Murugarrenek sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez: https://andosilla.sedelectronica.es/transparency/6d97ac34-3621-4d0b-b4b5-0c0bcae52d13/.
Andosillan, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2502597