45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 1318. lurzatian, eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 17an, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, 4. poligonoko 1318. lurzatian, Rebabados Sakana SLk sustatua, baita kudeaketako hirigintza-hitzarmena ere.

Espedientea jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Altsasun, 2025eko otsailaren 20an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2502665