2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
24/02247 gora jotzeko errekurtsoa, jardunik eza dela-eta honako deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
Ikusi da Oier Osinga Castillok, Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuaren izenean eta haren ordezkari gisa, 24/02247 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, alegatuta Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Irunberriko Udala ez dira ezer egiten ari deialdi honen harira: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Irunberrin, 2025eko otsailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
Iragarkiaren kodea: L2502817