45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lorezaintzako ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata prestakuntzakoa eta bestea aldi baterako kontrataziokoa) hautaproben bidez osatzekoa

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzordeak, 2025eko otsailaren 7an, erabaki zuen onestea deialdi bat, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko lorezaintzako ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata prestakuntzakoa eta bestea aldi baterako kontrataziokoa) hautaproben bitartez osatzekoa.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (onetsi zen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez), estatutu hori garatzeko eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak udal egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es).

Zizur Nagusian, 2025eko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2502749