2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez sortzeko izangaien bi zerrenda eratzeko (bata gaztelaniazkoa eta bestea euskarazkoa), aldi baterako kontratuarekin familia langilearen lanpostuan aritzeko
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 21ean hartu erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez izangaien bi zerrenda eratzeko (bata gaztelaniazkoa eta bestea euskarazkoa), aldi baterako kontratuarekin familia langilearen lanpostuan aritzeko.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).
Zizur Nagusian, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2502747