1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurkakoa, honako deialdi honi dagokionez: Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak (Mahaiaren 2023ko ekainaren 14ko Erabakiaren bidez onetsi zen –2023ko ekainaren 30eko 137. NAOn argitaratu zen–, eta geroago, Mahaiaren 2024ko otsailaren 26ko Erabakiaren eta 2025eko urtarrilaren 13koaren bidez aldatu zen).
Deialdi horren esparruan, Marta Campión Larumbe andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka, honako deialdi honi dagokionez: Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoa.
Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan ezarritakoaren arabera, interesdun guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkezten ahalko dituztela iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez aurkeztu behar dira (https://parlamentodenavarra.es); hain zuzen ere, Administrazio-izapideak / Langileria-deialdietako eskabidea atalean.
Gora jotzeko errekurtso horren kopia lortzeko, interesdunek modu telematikoan eskatzen ahal dute errekurtsoa bidal dakien. Eskaria Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez egin behar da (https://parlamentodenavarra.es); hain zuzen ere, Administrazio-izapideak / Langileria-deialdietako eskabidea atalean.
2. Agintzea argitara dadila erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 24an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2503219