45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, laneko harremanen arduradun lanpostu 1 lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau onetsi du 2025eko otsailaren 24an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko laneko harremanen arduradun lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak 2024ko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak:

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**4176***

CIAURRIZ AIZPURUA, IDOIA

2.–Ez dago izangairik onartuta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak jartzeko epearen ondoren, eta deialdia bete gabe geldituko dela deklaratzen da.

3.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko otsailaren 24an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2502874