2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Udaleko hiri kontserbazioko mantentze-lanetako (berdeguneak) arduradunaren 2 lanpostu barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko
Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau onetsi du 2025eko otsailaren 17an:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko azaroaren27an emandako ebazpenaren bidez onetsi zen Iruñeko Udaleko hiri kontserbazioko mantentze-lanetako (berdeguneak) arduradunaren 2 lanpostu barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdia, eta argitara eman zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Bat etorriz deialdi horretako oinarrien laugarren oinarriarekin, honako hau.
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hauek onestea:
Onartutako izangaiak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**1398*** | AGUAS ORTA, GILBERTO |
**34245*** | ASTRAIN UNANUA, JOSU |
**4297*** | BORDA OIZ, EDUARDO |
**4459*** | FLAMARIQUE SOLA, JUAN MANUEL |
**1569*** | GORRIZ DE MIGUEL, JOSÉ DANIEL |
**8290*** | IBARROLA ERRO, PATXI |
**6113*** | IBARROLA MCKEOWN, OIHANE |
**4162*** | JORDAN LORZA, FERNANDO |
**6318*** | LATASA APEZTEGUIA, FCO.JAVIER |
**1384*** | URRICELQUI ALDAYA, VIRGINIA |
Baztertutako izangaiak: bat bera ere ez.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko.
Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2502561