2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ELORTZIBAR
Deialdia, izangaien zerrenda bat egiteko, oposizioaren bidez, liburutegiko arduradunaren lanpostu bat (tokikoa) betetzeko, aldi baterako kontratuaren bitartez
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat egitea, hautaproben bidez eta oposizioaren prozedura erabiliz, liburutegiko arduradunaren lanpostu bat (tokikoa) betetzeko, aldi baterako kontratuaren bitartez, sortzen diren beharrei erantzuteko. Alkateak 2025eko otsailaren 14an emandako 2025-0138 Ebazpenaren bidez onetsi ziren aipatutako deialdia eta oinarriak.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta oinarrien testu osoa http://www.noain.es web-orrian dago, baita Noain Elortzibarko Udalaren egoitzan ere (Foruen plaza 3, Noain).
Noainen (Elortzibar), 2025eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2502538