45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURILLO EL FRUTO

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Murillo el Frutoko Udaleko alkateak, 2025eko otsailaren 21ean, 26. Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Lehena.–2025erako lan publikoaren eskaintza (LPE) onestea, xehetasun hauekin:

Funtzionarioak:

–2. lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,35. Egoera: hutsik.

Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza (LPE) argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Murillo el Frutoko Udalaren ediktu-taulan.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza (LPE) betearazi beharrez, eskainitako lanpostua betetzeko deialdia egitea hiru urte epe luzaezinaren barnean, LPEa argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio jurisdikzio horretako organo egokiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hala ere, aurretiaz jartzen ahalko da.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Murillo el Fruton, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2502721