2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial lanetan aritzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko
Lagunak Udal Zerbitzuaren Zuzendaritza Batzordeak, 2025eko otsailaren 19an egin bilkuran, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial lanetan aritzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi zituen.
Hamabost egun balioduneko epea egonen da parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Zerbitzuaren web-orrian (http://www.lagunak.org/eu/), bai eta Lagunak Udal Zerbitzuko bulego nagusian ere (Barañaingo etorb. z.g., Barañain).
Barañainen, 2025eko otsailaren 25ean.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2502903