45. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, ogasuneko teknikarien lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran betetzeko hautagai-zerrenda baterako hautaketa prozesuaren behin betiko emaitzen aurka. Hautaketa prozesua Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2321/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ogasuneko teknikarien lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran betetzeko hautagai-zerrenda bat hautapen proben bidez eratzeko deialdian, José Goñi Gastón jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du hautaketa prozesuaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2321/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko otsailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2502666