2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
24/01976 gora jotzeko errekurtsoa, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda eratzeko deialdian onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendari buruzkoa
Gorka Alustiza Madariaga jaunak 24/01976 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Epaimahaian, Artaxoako Udaleko kalifikazio epaimahaiko buruak urriaren 31n egindako jakinarazpenaren aurka. Jakinarazpen hori administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda eratzeko deialdian onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendari buruzkoa da.
Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Artaxoan, 2025eko otsailaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2502578